Mark 11:33 Cross References - Basque

33 Eta ihardesten çutela erran cieçoten Iesusi, Etzeaquiagu. Eta Iesusec ihardesten duela dioste, Nic-ere eztrauçuet erranen cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.

Matthew 15:14

14 Vtzitzaçue, itsuric itsuén guidari dirade: baldin itsuac itsua guida badeça, biac hobira eroriren dirade.

Matthew 16:4

4 Generatione gaichtoa edo adulteroa signo esquez dago, eta signoric etzayo hari emanen Ionas prophetaren signoa baicen. Eta hec vtziric ioan cedin.

Matthew 21:27

27 Eta ihardesten ceraucotela Iesusi, erran ceçaten, Etzeaquiagu. Erran ciecén harc-ere, Eztrauçuet nic-ere erraiten cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.

Matthew 23:16-26

16 Maledictione çuen gainean guidari itsuác, ceinéc baitioçue, Norc-ere iuraturen baitu templeaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu templeco vrrheaz, çordun da. 17 Erhoác eta itsuác, cein da handiago vrrhea, ala vrrhea sanctificatzen duen templea? 18 Eta erraiten duçue, norc-ere iuraturen baitu aldareaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu haren gainean den oblationeaz, çordun da. 19 Erhoác eta itsuác, cein da handiago oblationea, ala oblationea sanctificatzen duen aldarea? 20 Beraz aldareaz iuratzen duenac, iuratzen du harçaz, eta haren gainean diraden gauça guciéz. 21 Eta norc-ere iuratzen baitu templeaz, iuratzen du harçaz, eta hartan habitatzen denaz. 22 Eta iuratzen duenac ceruäz, iuratzen du Iaincoaren thronoaz eta haren gainean iarriric dagoenaz. 23 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen detchematzen dituçue menta eta anisa eta cuminoa, eta vtziten dituçue Legueco gauça piçuagoac, hala nola, iugemendua eta misericordia eta leyaltatea: gauça hauc eguin behar ciraden, eta hec ez vtzi. 24 Guidari itsuác, eltzoa irazten duçue: eta camelua iresten. 25 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen coparen eta plataren campoco aldea chahutzen duçue: baina barnetic dirade arrauberiaz, eta eccessez betheac. 26 Phariseu itsuá, chahu eçac lehenic coparen eta plataren barnecoa, hayén campocoa-ere chahu dadinçát.

Luke 10:21-22

21 Ordu hartan berean aleguera cedin Iesus spirituz, eta erran ceçan, Aitá, ceruco eta lurreco Iauná, esquerrac rendatzen drauzquiat, ceren estali baitrauztec gauça hauc çuhurréy eta adituey, eta manifestatu baitrauztec haour chipiey: bay Aitá, ceren hala içan baita hire placer ona. 22 Orduan discipuluetarat itzuliric erran ceçan, Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit, eta nehorc eztaqui nor den Semea, Aitác baicen: eta nor den Aita, Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.

Luke 20:7-8

7 Ihardets ceçaten bada, etzaquitela nondic cen. 8 Orduan Iesusec erran ciecén, Nic-ere eztrauçuet erranen cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.

Luke 22:66-69

66 Eta arguitu cenean bil citecen populuco Ancianoac, eta Sacrificadore principalac, eta Scribác, eta eraman ceçaten hura bere conseillu barnera 67 Cioitela, Hi aiz Christ? erran ieçaguc. Eta erran ciecén, Baldin erran badieçaçuet, eztuçue sinhetsiren: 68 Eta baldin interroga baçaitzatet-ere, eznauçue ihardetsiren, ezeta ioaitera vtziren. 69 Hemendic harát guiçonaren Semea iarria içanen da Iaincoaren verthutearen escuinean.

John 3:10

10 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Hi aiz Israeleco doctor, eta gauça hauc eztituc eçagutzen?

John 9:27

27 Ihardets ciecén, Ia erran drauçuet, eta eztuçue ençun: cergatic berriz ençun nahi duçue? ala çuec-ere haren discipulu eguin nahi çarete?

Romans 1:18-22

18 Ecen Iaincoaren hirá claroqui eracusten da cerutic, eguiá iniustitiatan daducaten guiçonén infidelitate eta iniustitia ororen contra: 19 Ceren Iaincoaz eçagut ahal daitena manifest baita hetan: ecen Iaincoac hæy manifestatu vkan draue. 20 Ecen haren gauça inuisibleac (hala nola haren bothere eternala eta diuinitatea) munduaren creationetic ikusten dirade, gauça creatu hautaric consideratzen diradenean: excusa gabe diradençát. 21 Ceren Iaincoa eçagutu vkan dutenaren gainean, ezpaitute Iainco beçala glorificatu, ez regratiatu: baina vano eguin içan dirade bere discursuetan, eta hayén bihotz adimendu gabea ilhumbez bethe içan da. 22 Bere buruäc çuhur eguiten cituztelaric erho eguin içan dirade.

Romans 1:28

28 Eta nola ezpaituté conturic eguin Iaincoaren eçagutzetan eduquitera: hala abandonnatu vkan ditu Iaincoac iugemendu guciren falta den spiritu batetara: bide eztiraden gaucén eguitera:

2 Corinthians 3:15

15 Baina egungo egun hunetarano Moyses iracurtzen denean, estalquia hayén bihotz gainean dago.

2 Corinthians 4:3-4

3 Eta baldin gure Euangelioa estalia bada, galtzen diradenén da estalia: 4 Ceinétan mundu hunetaco iaincoac itsutu vkan baititu adimenduac, diot, infideletan, Christ Iaincoaren imagina denaren gloriaren Euangelioco arguiac hæy arguiric eztaguiençát.

2 Thessalonians 2:10-12

10 Eta iniquitatezco abusione gucirequin galtzen diradenetan, ceren eguiaren amorioa ezpaitute recebitu vkán saluatu içateco. 11 Eta halacotz igorriren draue Iaincoac abusionezco operationea, gueçurra sinhets deçatençát: 12 Condemna ditecençat eguia sinhetsi vkan eztuten guciac, baina iniquitatean placer hartu vkan dutenac.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.