Luke 8:21 Cross References - Basque

21 Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Ene ama eta ene anaye dirade Iaincoaren hitza ençuten eta eguiten dutenac.

Matthew 7:21-26

21 Niri Iauna, Iauna, erraiten drautan gucia ezta sarthuren ceruètaco resumán, baina ene Aita ceruètan denaren vorondatea eguiten duena. 22 Anhitzec erranen draut egun hartan, Iauna, Iauna, eztugu hire icenean prophetizatu, eta eztitugu hire icenean deabruac egotzi campora, eta eztugu hire icenean verthute anhitz eguin? 23 Eta orduan erranen drauet claroqui, Egundano etzaituztet eçagutu: parti çaitezte eneganic iniquitate eguiten duçuenóc. 24 Norc-ere bada ençuten baititu ene hitz hauc, eta hec eguiten, hura dut comparaturen guiçon çuhur bere etchea arroca gain batetan edificatu duenarequin: 25 Eta erori içan da vria, eta ethorri içan dirade vr sobernác, eta eraunsi vkan duté haicéc, eta io vkan duté etchearen contra: eta ezta erori içan: ecen arroca gainean fundatua cen. 26 Eta norc-ere ençuten baititu ene hitz hauc, eta ezpaititu eguiten, comparaturen da guiçon erho bere etchea sable gainean edificatu duenarequin.

Matthew 17:5

5 Oraino hura minço cela, huná, hodey argui batec estal citzan hec: eta huná vozbat hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut: huni beha çaquizquiote:

Matthew 25:40

40 Eta ihardesten duela Reguec erranen draue, Eguiaz diotsuet, ene anaye chipién hautaric bati eguin draucaçuen becembatean niri eguin drautaçue:

Matthew 25:45

45 Orduan ihardetsiren draue, erraiten duela, Eguiaz diotsuet chipien hautaric bati eguin eztraucaçuen becembatean, niri-ere eztrautaçue eguin.

Matthew 28:10

10 Orduan dioste Iesusec, Eztuçuela beldurric: çoazte, declara ieceçue ene anayey, doacen Galileara: eta han ikussiren nauté.

Luke 8:15

15 Baina lur onera erori dena, hauc dirade bihotz honestean eta onean hitz ençuna eduquiten dutenac eta fructu patientiatan ekarten dutenac

Luke 11:27-28

27 Eta guertha cedin gauça hauc erraiten cituela, altchaturic voza emazte batec populuaren artetic, erran baitzieçón, Dohatsu dituc hi egari auen sabela, eta hic edosqui dituán vgatzac. 28 Eta harc erran ceçan, Baina aitzitic dohatsu dirade Iaincoaren hitza ençuten, eta hura beguiratzen dutenac.

John 6:28-29

28 Erran cieçoten bada, Cer eguinen dugu eguin ditzagunçat Iaincoaren obrác? 29 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén, Haur da Iaincoaren obrá, sinhets deçaçuen harc igorri duena baithan.

John 13:17

17 Baldin gauça hauc badaquizquiçue, dohatsu içanen çarete baldin eguin baditzaçue.

John 15:14-15

14 Çuec ene adisquide içanen çarete, baldin eguin badeçaçue cer-ere nic manatzen baitrauçuet 15 Guehiagoric etzaituztet cerbitzari deithuren, ecen cerbitzariac eztaqui haren nabussiac cer eguiten duen: baina çuec deithu çaituztet adisquide, ceren neure Aitaganic ençun dudan gucia, eçagut eraci baitrauçuet.

John 20:17

17 Diotsa Iesusec, Ezneçanala hunqui: ecen oraino eznaun igan neure Aitagana: baina habil ene anayetara, eta erran iecén, Igaiten naiz neure Aitagana, eta çuen Aitagana, eta neure Iaincoagana eta çuen Iaincoagana.

2 Corinthians 5:16

16 Halacotz, guc hemendic harát nehor eztugu eçagutzen haraguiaren arauez: eta baldin Christ haraguiaren arauez eçagutu badugu-ere, orain ordea eztugu guehiagoric eçagutzen.

2 Corinthians 6:18

18 Eta içanen natzaiçue çuey Aita, eta çuec içanen çaizquidáte seme eta alaba, dio Iaun bothere gucitacoac.

Hebrews 2:11-13

11 Ecen bay sanctificaçalea, bay sanctificatzen diradenac, batganic dirade guciac, causa hunegatic ezta ahalque hayén anaye deitzera, 12 Dioela, Denuntiaturen diraueat hire icena neure anayey, eta Eliçaren erdian laudaturen aut hi. 13 Eta berriz, Ni fida içanen naiz hartan. Eta berriz, Huná ni eta Iaincoac niri eman drauzquidan haourrac.

James 1:22

22 Eta çareten hitzaren eguile eta ez solament ençule, ceuron buruäc enganatzen dituçuela.

1 John 2:29

29 Baldin badaquiçue ecen hura iusto dela, iaquiçue ecen norc-ere iustitia eguiten baitu, hura harenganic iayo dela.

1 John 3:22-23

22 Eta ceren-ere esca bagaitez, recebitzen dugu harenganic: ecen haren manamenduac beguiratzen ditugu, eta haren aitzinean placént diraden gauçác eguiten ditugu. 23 Eta haur da haren manamendua, Sinhets deçagun Iesus Christ haren Semearen icenean, eta elkarri on daritzogun, manamendu eman dracun beçala.

3 John 1:11

11 Maiteá, ezteçála imita gaitza, baina ona: vngui eguiten duena, Iaincoaganic duc: baina gaizqui eguiten duenac eztic ikussi Iaincoa.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.