Luke 8:1 Cross References - Basque

1 Eta guero guertha cedin hura ioaiten baitzen hiriz hiri, eta burguz burgu, predicatzen eta euangelizatzen çuela Iaincoaren resumá eta hamabiac ciraden harequin:

Matthew 4:23

23 Eta inguratzen çuen Galilea gucia Iesusec, hayén synagoguetan iracasten ari cela, eta resumaco Euangelioa predicatzen çuela, eta sendatzen çuela eritassun mota gucia, eta langore mota gucia populuaren artean.

Matthew 9:35

35 Eta inguratzen cituen Iesusec hiri eta burgu guciac, iracasten ari cela hayén synagoguetan, eta predicatzen çuela resumaco Euangelioa eta sendatzen çuela eritassun mota gucia eta langore mota gucia populuan.

Matthew 10:2-4

2 Bada hamabi Apostoluén icenac dirade hauc: lehena, Simon erraiten dena Pierris, eta Andriu haren anayea: Iacques Zebedeoren semea, eta Ioannes haren anayea. 3 Philippe eta Bartholomeo: Thomas eta Mattheu publicanoa: Iacques Alpheoren semea eta Lebeo, icen goiticoz Thaddeo. 4 Simon Cananeoa, eta Iudas Iscariot, hura traditu-ere çuena.

Matthew 11:1

1 Guero guertha cedin Iesusec bere hamabi discipuluey manamendu emaitea acabatu çuenean, parti baitzedin handic iracats eta predica leçançat hayén hirietan.

Matthew 13:19

19 Noiz-ere nehorc ençuten baitu resuma hartaco hitza, eta ez aditzen, ethorten da Gaichto hura, eta harrapatzen du haren bihotzean erein cena: haur da bide bazterrean hacia recebitu duena.

Mark 1:39

39 Eta predicatzen çuen hayén synagoguetan, Galilea gucian: eta deabruac campora egoizten cituen.

Mark 3:16-19

16 Lehenic Symon, (ceini icen eman baitzieçon Pierris:) 17 Eta Iacques Zebedeoren semea, eta Ioannes Iacquesen anayea, (eta hæy icen eman ciecén Boanerges, erran nahi baita, igorciri semeac) 18 Eta Andriu eta Philippe, eta Bartholomeo, eta Mattheu, eta Thomas, eta Iacques Alpheoren semea, eta Thaddeo, eta Simon Cananeoa, 19 Eta Iudas Iscariot, ceinec bera traditu-ere baitzuen.

Luke 2:10-11

10 Orduan erran ciecén Aingueruäc, Etzaretela beldur: ecen huná, euangelizatzen drauçuet bozcario handi populu guciaren içanen dena: 11 Ecen Dauid-en ciuitatean iayo çaiçuela Saluadorea, cein baita Christ Iauna.

Luke 4:18

18 Iaunaren Spiritua da ene gainean, ceren vnctatu bainau: paubrey euangelizatzera igorri nau, bihotzez hautsien sendatzera,

Luke 4:43-44

43 Baina harc erran ciecén, Berce hiriey-ere euangelizatu behar drauet Iaincoaren resumá: ecen hartacotzat igorri içan naiz. 44 Eta predicatzen çuen Galileaco synagoguetan.

Luke 6:14-16

14 (Simon, Pierris-ere deithu çuena, eta Andriu haren anayea: Iacques eta Ioannes: Philippe eta Bartholomeo: 15 Mattheu eta Thomas: Iacques Alpheoren semea, eta Simon Zelotes deitzen dena, 16 Iudas Iacquesen anayea: eta Iudas Iscariot, traidore-ere içan cena)

Acts 10:38

38 Nola Iesus Nazareno vnctatu duen Iaincoac Spiritu sainduaz eta verthutez, cein ebili içan baita vngui eguiten çuela eta deabruaz tormentatu ciraden guciac sendatzen cituela: ecen Iaincoa cen harequin

Acts 13:32

32 Guc-ere denuntiatzen drauçuegu çuey gure Aitéy eguin içan çayen promessaz den becembatean:

Romans 10:15

15 Eta nolatan predicaturen duté baldin igor ezpaditez? scribatua den beçala, O cein eder diraden baquea euangelizatzen dutenén oinac, gauça onac euangelizatzen dituztenenac!

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.