Luke 7:26 Cross References - Basque

26 Baina ceren ikustera ilki içan çarete? Propheta baten? bay diotsuet eta Propheta bainoagoaren.

Matthew 11:9-14

9 Baina ceren ikustera ilki içan çarete? Propheta baten? bay diotsuet eta Propheta bainoagoaren. 10 Ecen haur da ceinez scribatua baita, Huná, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec hire bidea appainduren baitu hire aitzinean. 11 Eguiaz erraiten drauçuet, ezta ilki emaztetaric iayo diradenén artean nehor, Ioannes Baptista baino handiagoric: guciagatic-ere ceruètaco resumaco chipiena hura baino handiago da. 12 Eta Ioannes Baptistaren egunetaric oraindrano, ceruètaco resumari bortha eguiten çayo, eta keichuéc harrapatzen dute hura. 13 Ecen Propheta guciéc eta Legueac Ioannesganano prophetizatu vkan duté. 14 Eta, baldin nahi baduçue recebitu, haur da Elias ethorteco cena.

Luke 1:76

76 Eta hi haourtchoá, Subiranoaren Propheta deithuren aiz: ecen ioanen aiz Iaunaren beguitharte aitzinean, haren bideac appain ditzançat,

Luke 16:16

16 Legueac eta Prophetéc iraun duté Ioannesganano: dembora harçaz gueroztic Iaincoaren resumá euangelizatzen da, eta batbederac hura du bortchatzen.

Luke 20:6

6 Eta baldin badarragu, Guiçonetaric: populu guciac lapidaturen gaitu: ecen segur daducate, Ioannes Propheta cela.

John 3:26-30

26 Eta ethor citecen Ioannesgana, eta erran cieçoten, Magistruá, Iordanaz berce aldean hirequin cena, ceinez hic testificatu baituc, hará, batheyatzen ari duc, eta guciac ethorten dituc harengana. 27 Ihardets ceçan Ioannes-ec eta erran ceçan, Ecin guiçonac recebi deçaque deus, baldin eman ezpadaquio cerutic. 28 Çuec ceuroc çaituztet testimonio nola erran dudan, Ez naiz ni Christ, baina igorri içan naiz haren aitzinean. 29 Sposa duena sposo da: baina sposo denaren adisquide han dena eta hura ençuten duena, haguitz alegueratzen da sposoaren vozagatic: beraz ene alegrançá complitu da. 30 Harc behar du handitu, eta nic chipitu.

John 5:35

35 Hura cen candela çachecana eta argui eguiten çuena: eta çuec nahi içan çarete appur-batetacotz alegueratu haren arguian.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.