John 12:35 Cross References - Basque

35 Erran ciecén orduan Iesusec, Oraino dembora guti batetacotz Arguia çuequin da: ebil çaitezte Arguia duçueno, ilhumbeac ardiets etzaitzatençát: ecen ilhumbean dabilanac, eztaqui norat ioaiten den.

John 1:5-9

5 Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeac hura eztu comprehenditu. 6 Içan da guiçon-bat Iaincoaz igorria, Ioannes deitzen cenic. 7 Haur ethor cedin testimoniage ekartera Arguiaz testifica leçançat, guciéc harçaz sinhets leçatençat. 8 Etzén hura Arguia, baina igorri cen Arguiaz testifica leçançát. 9 Haur cen Argui eguiazcoa, mundura ethorten den guiçon gucia arguitzen duena.

John 7:33

33 Erran ciecén bada Iesusec, Oraino dembora gutibatetacotz çuequin naiz, guero banoa igorri nauènaganát.

John 8:12

12 Berriz bada Iesus minça cequien, cioela, Ni naiz munduaren arguia: niri darreitana ezta ilhumbean ebiliren, baina vkanen du vicitzeco arguia.

John 9:4-5

4 Ni igorri nauenaren obrác eguin behar ditut, eguna deno: badatorque gaua noiz nehorc ecin obraric baitaidi. 5 Munduan naiceno, munduaren Arguia naiz.

John 11:10

10 Baina baldin nehor ebil badadi gauaz, behaztopatzen da: ecen arguiric ezta hura baithan.

John 12:36

36 Arguia duçueno sinhets eçaçue. Arguia baithan, Arguiaren seme çaretençat. Gauça hauc erran citzan Iesusec: guero ioanic gorde cedin hetaric.

John 12:39-40

39 Halacotz ecin sinhets ceçaqueten, ceren berriz erran baitu Esaiasec, 40 Itsutu vkan ditu hayén beguiac, eta gogortu vkan du hayén bihotza: beguiz ikus ezteçatençat, eta bihotzez adi ezteçaten, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan.

John 12:46

46 Ni Argui mundura ethorri naiz, ni baithan sinhesten duenic batre, ilhumbean eztagoençát

John 16:16

16 Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: ecen ni banoa Aitaganát.

Romans 11:7-10

7 Cer beraz? Bilhatzen çuena Israelec eztu ardietsi: eta electioneac ardietsi vkan du, eta goiticoac gogortu içan dirade, 8 Scribatua den beçala, Eman vkan draue Iaincoac spiritu ithobat: eta begui, ikus ezteçatençát: eta beharri, ençun ezteçatençát egungo egunerano. 9 Eta Dauid-ec erraiten du, Berén mahaina arte bilha bequié, eta laço eta trebucamendu, eta haur pagamendutan. 10 Ilhun bitez hayén beguiac, ikus ezteçatençát: eta hayén bizcarra bethiere makur eçac.

Romans 13:12-14

12 Gauä iragan da eta eguna hurbildu. Iraitz ditzagun bada ilhumbearen obrác, eta vezti gaitecen arguiari dagocan abillamenduz. 13 Egunáz anco honestqui ebil gaitecen: ez gormandicetan eta hordiquerietan, ez ohatzetan eta insolentietan, ez gudutan eta inuidiatan. 14 Baina vezti çaiteztez Iesus Christ Iaunaz, eta haraguiaz artharic eztuçuela haren guthicién complitzeco.

2 Corinthians 3:14

14 Bada, hayén adimenduac gogortu içan dirade: ecen egungo egunerano estalqui bera dago Testamentu çaharreco lecturán kendu gabea (cein Christez kencen baita)

Ephesians 5:8

8 Ecen noizpait ilhumbe cineten, baina orain argui çarete gure Iaunean: arguizco haour anço ebil çaitezte:

Ephesians 5:14-15

14 Halacotz erraiten du, Iratzar adi lo atzaná, eta iaiqui adi hiletaric, eta arguituren au Christec. 15 Gogoauçue bada nola çuhurqui ebil çaitezqueten, ez erho anço, baina çuhur anço:

1 Thessalonians 5:5-8

5 Çuec gucioc arguiaren haour çarete, eta egunaren haour: ezgara gauaren edo ilhumbearen haour. 6 Ezgaunçala bada lo berceac beçala, baina gauden iratzarri eta garén sobre. 7 Ecen lo daunçanac, gauaz lo daunça: eta horditzen diradenac, gauaz dirade hordi. 8 Baina gu egunaren garenoc, garén sobre, fedezco eta charitatezco halacretaz veztituac, eta casquet orde, saluamendutaco sperançáz.

Hebrews 3:7-8

7 Halacotz Spiritu sainduac erraiten duen beçala, Egun baldin haren voza ençun badeçaçue 8 Eztitzaçuela gogor çuen bihotzac, tharritamenduan beçala, tentationeco egunean desertuan:

1 John 1:6-7

6 Baldin erran badeçagu ecen communione dugula harequin, eta ilhumbean bagabiltza, gueçurra erraiten dugu, eta eztugu eguiten eguiá. 7 Baina baldin arguian bagabiltza, hura arguian den beçala, communione dugu elkarrequin harequin batean, eta Iesus Christ haren Semearen odolac purgatzen gaitu bekatu orotaric.

1 John 2:8-11

8 Berçalde manamendu berribat scribatzen drauçuet, cein baita eguiazco hartan eta çuetan: ceren ilhumbea iragan baita, eta eguiazco arguiac ia eguiten baitu argui. 9 Norc erraiten baitu ecen arguian dela, eta bere anayeri gaitz baitaritzá hura ilhumbean da oraindrano . 10 Bere anayeri on daritzana arguian dago, eta scandaloric ezta hura baithan. 11 Baina bere anayeri gaitz daritzana, ilhumbean da, eta ilhumbean dabila, eta eztaqui norát ioaiten den: ecen ilhumbeac haren beguiac itsutu vkan ditu.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.