Hebrews 12:17 Cross References - Basque

17 Ecen badaquiçue are guero heretatzeco benedictionea desiratzen çuelaric, refusatu içan dela: ecen etzeçan eriden penitentiataco lekuric, nigar vrirequin benedictionearen escatu içan bacen-ere.

Matthew 7:23

23 Eta orduan erranen drauet claroqui, Egundano etzaituztet eçagutu: parti çaitezte eneganic iniquitate eguiten duçuenóc.

Matthew 25:11-12

11 Guero bada ethorten dirade berce virginac-ere dioitela, Iauna, iauna, irequi ieçaguc. 12 Baina harc ihardesten duela, dio, Eguiaz diotsuet, etzaituztet eçagutzen.

Luke 13:24-27

24 Enseya çaitezte sartzen bortha herssitic: ecen anhitz, erraiten drauçuet, sarthu nahiz ebiliren diradela, eta ecin sarthuren baitirade. 25 Eta aitafamilia iaiqui datenean, eta borthá ertsi duqueenean, eta has çaiteztenean campoan egoiten, eta bortharen bulkatzen, erraiten duçuela, Iauna, Iauna, irequi eçaguc: eta ihasderten duela erranen drauçue, Eztaquit çuec nongo çareten. 26 Orduan hassiren çarete erraiten, Ian diagu hire presentián, eta edan diagu, eta gure carriquetan iracatsi duc hic. 27 Eta erranen du, Erraiten drauçuet eztaquit çuec nongo çareten: parti çaitezte eneganic iniquitate eguiten duçuen guciác.

Hebrews 6:4-6

4 Ecen ezta possible behin illuminatu içan diradenac, eta dohain celestiala dastatu vkan dutenac, eta Spiritu sainduan participant eguin içan diradenac, 5 Eta dastatu vkan dutenac Iaincoaren hitz ona, eta ethorteco den secularen verthuteac: 6 Baldin eror baditez, berriz arramberri ditecen penitentiatara, ikussiric ecen Iaincoaren Semea berriz crucificatzen dutela hetan den becembatean, eta escarniotara emaiten dutela.

Hebrews 6:8

8 Baina elhorri eta kardu ekarten duena, reprobatua da eta maledictionearen hurbil, ceinen fina erre içatera beha baitago.

Hebrews 10:26-29

26 Ecen baldin iaquiara bekatu badaguigu eguiaren eçagutzea recebituz gueroztic, ezta guehiago sacrificioric bekatuacgatic guelditzen: 27 Baina iudicioaren beguira egoite terriblebat, eta suaren furia aduersarioac iretsiren dituen-bat. 28 Baldin cembeitec menospreciatu balu Moysesen Leguea, misericordiaric batre gabe, biguen edo hiruren testimoniagetic hiltzen cen. 29 Cembatez vste duçue tormenta borthitzagoa merecitu duqueela, Iaincoaren Semea oinén azpian eçarri vkan duqueenac, eta alliançaco odola, ceinez sanctificatu baitzén, profanotan estimatu duqueenac: eta gratiazco Spirituari iniuria eguin drauqueonac?

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.