Colossians 3:16 Cross References - Basque

16 Christen hitza habita bedi çuetan largoqui sapientia gucirequin: iracasten eta admonestatzen duçuela elkar psalmuz, laudorioz, eta cantu spiritualez remerciamendurequin, cantatzen draucaçuela çuen bihotzean Iaunari.

Matthew 26:30

30 Eta canticoa erranic ioan citecen Oliuatzetaco mendirát.

Luke 2:51

51 Orduan iauts cedin hequin, eta ethor cedin Nazarethera: eta cen hayen suiet: eta haren amac beguiratzen cituen hitz hauc gucioc bere bihotzean.

John 5:39-40

39 Informa çaitezte diligentqui Scripturetaric; ecen çuec vste duçue hetan vicitze eternala duçuela: eta hec dirade niçaz testificatzen dutenac. 40 Eta etzarete ethorri nahi enegana, vicitzea duçuença.

John 15:7

7 Baldin baçaudete nitan, eta ene hitzac çuetan badaude, cer-ere nahi baituçue esca çaitezte, eta eguinen çaiçue.

Romans 10:17

17 Beraz fedea ençutetic da: eta ençutea Iaincoaren hitzaz.

Romans 15:14

14 Bada segur naiz, ene anayeác, ni neuror-ere çueçaz, ecen çuec cueróc ontassunez betheac çaretela, eçagutze guciaz betheric: etare elkar admonesta ahal baiteçaqueçue.

1 Corinthians 14:15

15 Cer bada? othoitz eguinen dut spirituz, baina othoitz eguinen dut adimenduz-ere: cantaturen dut spirituz, baina cantaturen dut adimenduz-ere.

1 Corinthians 14:26

26 Cer da bada anayeac? biltzen çareten oroz, çuetaric batbederac psalmu du, doctrina du, reuelatione du, lengoage du, interpretatione du, gauça guciac edificationetan eguin bitez.

Ephesians 1:17

17 Iesus Christ gure Iaunaren Iaincoac, Aita gloriazcoac diçuençát sapientiataco eta reuelationetaco Spiritua, haren eçagutzearen vkaiteco:

Ephesians 5:17

17 Halacotz, etzaretela çuhurtzia gabe, baina aditzale ceric den Iaunaren vorondatea.

Ephesians 5:19

19 Minçatzen çaretela çuen artean psalmuz, laudorioz eta cantu spiritualez: cantatzen eta resonatzen draucaçuela Iaunari çuen bihotzean.

Colossians 1:9

9 Halacotz gu-ere haur ençun vkan guenduen egunaz gueroztic, ezgara baratzen çuengatic othoitz eguitetic eta galdeguitetic betha çaitezten haren vorondatearen eçagutzeaz, sapientia eta adimendu spiritual gucirequin:

Colossians 1:28

28 Cein guc predicatzen baitugu, admonestatzen dugularic guiçon gucia, eta iracasten dugularic guiçon gucia sapientia orotan: guiçon gucia perfect eguin deçagunçát Iesus Christ Iaunean.

Colossians 4:6

6 Çuen hitza bethiere biz gatzez confitua gratiarequin, batbederari nola ihardetsi behar draucaçuen daquiçuençát.

1 Thessalonians 4:18

18 Bada, consola eçaçue elkar hitz hauçaz.

1 Thessalonians 5:11-12

11 Harren, exhorta eçaçue elkar, eta edifica eçaçue batac bercea, eguiten-ere duçuen beçala. 12 Halaber othoizten çaituztegu, anayeác, eçagut ditzaçuen çuen artean trabaillatzen diradenac, eta çuen gaineco diradenac gure Iaunean, eta çuen admonestaçaleac:

2 Thessalonians 3:15

15 Guciagatic-ere etsay beçala ezteçaçuela eduqui, baina admonesta eçaçue anaye anço.

1 Timothy 6:17

17 Mundu hunetan abrats diradeney denuntia iecéc, eztiraden arrogant, eta ezteçaten bere sperançá eçar fermutate gabeco abrastassunetan, baina Iainco vician, ceinec emaiten baitrauzquigu abundosqui gauça guciac, vsatzeco:

2 Timothy 3:15

15 Eta nola haourra-danic letra sainduac eçagutu vkan dituán, ceinéc çuhur ahal baiheçaquete saluamendutacotz Iesus Christ baithan den fedeaz.

Titus 3:6

6 Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz:

Hebrews 4:12-13

12 Ecen Iaincoaren hitza vici da eta efficaciotaco, eta den ezpata bi ahotacoric baino penetrantago: eta ardiesten du arimaren eta spirituaren, bayeta iuncturén eta hunén diuisionerano: eta da pensamenduén eta bihotzeco intentionén iuge 13 Eta ezta creaturaric batre haren aitzinean agueri eztenic: aitzitic gauça guciac dirade billuciac eta irequiac haren beguietan ceinequin baitugu gure eguitecoa.

Hebrews 12:12-15

12 Goititzaçue bada çuen escu lachoac, eta çuen belhaun iunctura partituac chuchent itzaçue: 13 Eta bidesca chuchenac eguin ietzeçue çuen oiney: maingu den gauçá bidetic aldara eztadinçát, bainaitzitic sendo dadin. 14 Baqueari çarreitzate guciequin, eta saindutassunari, cein gabe nehorc ezpaitu Iauna ikussiren. 15 Gogoatzen duçuelaric nehor aldara eztadin Iaincoaren gratiatic: cembeit erro karmin goiti ialguiten denec trubla etzaitzatençát: eta anhitz harçaz satsu eztitecençát.

James 1:5

5 Eta baldin çuetaric cembeitec sapientia faltaric badu, esca bequió Iaincoari, ceinec emaiten baitraue guciey benignoqui, eta ez reprotchatzen: eta emanen çayó.

James 3:17

17 Baina garaitico çuhurtziá, lehenic da pur, guero baquezco, moderatu, maneioso, misericordiaz eta fructu onez bethea, distinctioneric gabea, hypocrisia gabea.

James 5:13

13 Affligitzen da cembeit çuen artean? othoitz begui: bihotz aleguerataco da cembeit? canta beça.

1 Peter 1:11-12

11 Informatzen ciradelaric noizco edo cer demborataco Christen Spiritu prophetiazco hetan cenac declaratzen cituen Christi ethorteco çaizcan suffrançác eta hayén ondoco gloriác: 12 Eta reuelatu içan çaye, ez bere buruey, baina guri administratzen cerauzquigutela orain çuey denuntiatu içan çaizquiçuen gauçác çuey Euangelioa predicatu drauçueçatenez, cerutic igorririco Spiritu sainduaz, cein gaucén contemplatzeco desira baitute Aingueruéc.

1 John 2:14

14 Scribatu vkan drauçuet, aitác, ceren eçagutu baituçue hatsean-danic dena. Scribatu drauçuet, gazteác, ceren borthitz baitzarete, eta Iaincoaren hitza çuetan egoiten baita, eta gaichtoari garaithu baitzaizquiote.

1 John 2:24

24 Beraz hatsean-danic ençun vkan duçuena çuetan hego: ecen baldin çuetan badago hatseandanic ençun vkan duçuena, çuec-ere Semea baithan eta Aita baithan egonen çarete.

1 John 2:27

27 Baina harenganic recebitu vkan duçuen vnctionea dago çuetan, eta eztuçue mengoaric nehorc iracats çaitzaten: baina vnctione berac gauça guciéz iracasten çaituzten beçala, eta eguiati da, eta ezta gueçurti: eta vnctioneac iracatsi çaituzten beçala, hartan egonen çarete.

2 John 1:2

2 Gutan dagoen eta seculacotz gurequin içanen den eguiaren causaz:

Revelation 5:9

9 Eta cantatzen çutén cantu berribat, cioitela, Digne aiz liburuären hartzeco, eta haren ciguluén irequiteco: ecen sacrificatu içan aiz, eta redemitu garauzcac Iaincoari eure odolaz, leinu, eta mihi, eta populu, eta natione orotaric.

Revelation 14:3

3 Eta cantatzen çuten quasi cantu berribat throno aitzinean, eta laur animalén, eta Ancianoén aitzinean: eta nehorc ecin ikas ceçaqueen cantua ehun eta berroguey eta laur milléc baicen, cein baitirade lurretic erossiac:

Revelation 15:3

3 Eta cantatzen çutén Iaincoaren cerbitzari Moysesen canticoa, eta Bildotsaren canticoa, cioitela, Handi eta miraculuzco dituc hire obrác, Iainco Iaun bothere gucitacoa: iusto eta eguiazco dituc hire bideac, sainduén Regueá.

Revelation 19:10

10 Eta egotz neçan neure buruä haren oinén aitzinera hura adora neçançát: eta erran cieçadan, Beguirauc eztaguián: hire cerbitzari quide nauc, eta hire anayén, ceinéc baitute Iesusen testimoniagea. Iaincoa adora eçac: ecen Iesusen testimoniagea duc prophetiazco Spiritua.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.