Acts 24:17 Cross References - Basque

17 Eta anhitz vrtheren buruän, ethorri içan nauc neure nationera elemosyna eta oblatione eguitera.

Acts 11:29-30

29 Eta discipuluetaric batbederac bere ahalaren arauez, delibera ceçaten aiutatan cerbaiten igortera Iudean habitatzen ciraden anayey. 30 Eta hala eguin ceçaten, Ancianoey igorriz Barnabasen eta Saulen escuz.

Acts 20:16

16 Ecen deliberatu çuen Paulec Ephesez aitzinago iragaitera, demboraric gal ezleçançát Asian: ecen lehiatzen cen baldin possible balitzayo Mendecoste egunean Ierusalemen içatera.

Acts 20:31

31 Halacotz veilleçaçue, orhoit çaretelaric ecen hirur vrthez gau eta egun eznaicela cessatu nigar chortarequin çuetaric batbederaren aduertitzetic.

Acts 21:26

26 Orduan Paul guiçon hec berequin harturic, eta biharamunean hequin purificaturic sar cedin templean denuntiatzen çuela purificationeco egunén complimendua, hetaric batbederagatic oblationea offrenda ledin artean.

Romans 15:25-28

25 Bada orain banoa Ierusalemerát, sainduey administratzera. 26 Ecen Macedoniacoén eta Achaiacoén placera içan da Ierusalemen diraden sainduetaco paubrey cerbaiten partitzera. 27 Ecen hala placer vkan duté, eta çordun-ere badirade hetara: ecen baldin hayén on spiritualetan participant içan badirade Gentilac, hec-ere carnaléz den becembatean aiutatu behar dituzté. 28 Bada haur acabatu duquedanean eta hæy fructu haur consignatu drauqueedanean, Espaigniarát ioanen naiçate çuec baitharic.

Romans 15:31

31 Iudean diraden desobedientetaric deliura nadinçát, eta Ierusalemen eguiteco dudan administratione haur, sainduén gogaraco dençát:

1 Corinthians 16:1-4

1 Sainduendaco eguiten diraden collectéz den becembatean, nola Galatiaco Elicey ordenatu baitrauet, hala çuec-ere eguiçue. 2 Asteco lehen egun oroz çuetaric batbederac bere baithan eçar deçan appart, Iaincoaren benignitatez ahal deçana gordatzen duela: nathorren orduan collectác eguin eztitecençát. 3 Eta guero arriua nadinean, nor-ere çuec letraz approbaturen baitituçue, hec igorriren ditut çuen liberalitatearen eramaitera Ierusalemera. 4 Eta baldin premiaric bada neuror-ere ioan nadin, enequin ioanen dirateque.

2 Corinthians 8:1-4

1 Iaquin eraciten drauçuegu bada, anayeác, Macedoniaco Elicey eman içan çayen Iaincoaren gratiá: 2 Nola afflictionezco phorogança handitan hayén alegranciázco abundantiá, eta hayén paubrecia beherá abundant içan den hayén prompt içatearen abrastassunetan: 3 Ecen testificatzen dut, ahalaren arauez, eta ahalaz garaitic, gogatsu içan diradela: 4 Othoitz handirequin othoitz eguiten ceraucutela, sainduey eguiten, çayen aiutaren gratiá eta communicationea, recebi gueneçan.

2 Corinthians 8:9

9 Ecen eçagutzen duçue Iesus Christ gure Iaunaren gratiá, nola çuengatic paubre eguin içan den abrats celaric: haren paubreciáz çuec abrats cindeiztençát.

2 Corinthians 9:1-2

1 Eta sainduey eguiten çayen aiutáz den becembatean, çuey scribatzea soberancia çayt. 2 Ecen badaquit çuen gogo presta, ceinagatic çueçaz gloriatzen bainaiz Macedoniacoac baithan, ecen Achaia prest dela chazdanic: eta çuetaric heldu den zeloac anhitz persona incitatu vkan du.

2 Corinthians 9:12

12 Ecen oblatione hunen administrationeac eztu sainduén necessitatea supplitzen solament, baina abundatzen-ere badu anhitzec Iaincoari esquerrac drauzquioten becembatean:

Galatians 2:10

10 Solament auisatu gaituzte paubréz orhoit guentecen: eta haren beraren eguitera arthatsu içan naiz.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.