Acts 1:1 Cross References - Basque

1 LEHENIC minçatu içan nauc, Theophile, Iesus eguiten eta iracasten hassi içan cen gauça guciéz.

Matthew 4:23-24

23 Eta inguratzen çuen Galilea gucia Iesusec, hayén synagoguetan iracasten ari cela, eta resumaco Euangelioa predicatzen çuela, eta sendatzen çuela eritassun mota gucia, eta langore mota gucia populuaren artean. 24 Orduan io ceçan haren famác Syria gucia: eta presenta cietzoten gaizqui ceuden guciac, eritassun diuersez eta tormentaz eduquiac, eta demoniatuac, eta lunaticoac, eta paralyticoac: eta sendatzen cituen.

Matthew 11:5

5 Itsuéc ikustea recrubatzen duté, eta mainguäc badabiltza, sorhayoac chahutzen dirade, eta gorréc ençuten duté, hilac resuscitatzen dirade, eta Euangelioa paubrey denuntiatzen çaye.

Luke 1:3

3 Niri-ere on iruditu içan ciaitadac gucia hatsetic finerano diligentqui comprehendituric, hiri punctuz punctu heçaz scribatzera, o Theophile gucizco excellenteá:

Luke 1:24

24 Eta egun hayén ondoan haren emazte Elisabethec concebi ceçan: eta estal cedin borz hilebethez, cioela,

Luke 3:23

23 Eta Iesus bera hatsen cen hoguey eta hamar vrtheren inguruco içaten, seme (estimatzen çuten becembatean) Iosephen, Ioseph cen Heliren seme:

Luke 7:21-23

21 Eta ordu berean anhitz senda ceçan eritassunetaric, eta plaguetaric, eta spiritu gaichtoetaric eta anhitz itsuri ikustea eman ciecén. 22 Guero ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Ioannic conta ietzoçue Ioannesi ikussi eta ençun dituçuen gauçác: ecen itsuéc ikustea dutela recebitzen, mainguäc diradela ebilten, sorhayóac diradela chahutzen gorréc dutela ençuten, hilac diradela resuscitatzen, paubrey çayela Euangelioa predicatzen. 23 Eta dohatsu da scandalizaturen eztena nitan.

Luke 24:19

19 Eta harc erran ciecén, Cer gauça? Eta erran cieçoten, Iesus Nazarenoaz, cein içan baita guiçon Propheta, eguinez eta erranez botheretsua, Iaincoaren eta populu guciaren aitzinean.

John 10:32-38

32 Ihardets ciecén Iesusec, Anhitz obra onic eracutsi vkan drauçuet neure Aitaganic: obra hetaric ceinagatic lapidatzen nauçue? 33 Ihardets cieçoten Iuduéc, cioitela, Obra onagatic ezaugu lapidatzen, baina blasphemioagatic, eta ceren hic guiçon aicelaric eguiten baituc eure buruä Iainco. 34 Ihardets ciecén Iesusec, Ezta scribatua çuen Leguean, Nic erran dut, Iainco çarete? 35 Baldin hec deithu baditu Iainco, ceinetara Iaincoaren hitza eguin içan baita, eta ecin hauts baitaite Scripturá: 36 Ni Aitac sanctificatu eta mundura igorri bainau, çuec dioçue ecen blasphematzen ari naicela, ceren erran dudan, ecen Iaincoaren Semea naicela? 37 Baldin neure Aitaren obrác eguiten ezpaditut, ezneçaçuela sinhets: 38 Baina baldin eguiten baditut, eta baldin ni sinhetsi nahi ezpanauçue, obrác sinhets itzaçue: eçagut eta sinhets deçaçuen ecen Aita nitan dela eta ni hartan.

John 18:19-21

19 Sacrificadore subiranoac bada interroga ceçan Iesus bere discipuluéz eta bere doctrináz. 20 Ihardets cieçón Iesusec, Ni publicoqui minçatu içan natzayóc munduari, nic bethiere iracatsi vkan diat synagogán eta templean, nora Iuduac alde gucietaric biltzen baitirade, eta secretuan eznauc minçatu deus. 21 Cergatic interrogatzen nauc ni? interrogaitzac ni cer minçatu natzayen ençun dutenac: hará, hec ciaquié cer erran dudan nic.

Acts 2:22

22 Israeltar guiçonác, ençun itzaçue hitz hauc: Iesus Nazarenoa, guiçon Iaincoaz approbatua çuec baithan obra excellentez eta miraculuz eta signoz, cein eguin baititu Iaincoac harçaz çuen artean, ceuroc-ere daquiçuen beçala:

1 Peter 2:21-23

21 Ecen hunetacotzát deithu içan çarete: ecen Christec-ere suffritu vkan du guregatic, guri exemplu vtziten draucula, haren oin hatzey iarreiqui çaquiztençat: 22 Ceinec ezpaitu bekaturic eguin vkan, eta eceinere enganioric ezta eriden içan haren ahoan. 23 Ceinec iniuriatzen cenean, ezpaitzuen iniuriatzen: gaizqui eguiten ceraucatenean, ezpaitzuen mehatchuric eguiten: baina remettitzen cen iustoqui iugeatzen duenagana.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.