Acts 10:15 Cross References - Basque

15 Eta vozac berriz hari bigarren aldian erran cieçon, Iaincoac purificatu duena hic ezteçála communetan eduqui.

Matthew 15:11

11 Eztu ahoan sartzen denac satsutzen guiçona: baina ahotic ilkiten denac satsutzen du guiçona.

Mark 7:19

19 Ecen ezta sartzen haren bihotzera, baina sabelera, eta ilkiten da campora retreitera, chahutzen dituela vianda guciac.

Acts 10:28

28 Eta erran ciecén, Çuec badaquiçue eztela permettitzen guiçon Iudubat iuncta edo hurbil daquión estranger bati: baina niri eracutsi draut Iaincoac guiçonic batre commun edo satsu ezteçadan erran.

Acts 11:9

9 Eta ihardets cieçadan vozac berriz cerutic, Iaincoac purificatu duena, hic ezteçála satsu.

Acts 15:9

9 Eta eztu differentiaric batre eguin gure eta hayén artean, fedez purificaturic hayén bihotzac

Acts 15:20

20 Baina scribatzeco çayela beguira ditecen idolén satsutassunetaric, eta paillardiçataric, eta gauça ithotic, eta odoletic.

Acts 15:29

29 Baitirade, Beguira çaitezten idoley sacrificatu diraden gaucetaric, eta odoletic, eta ithotic, eta paillardiçataric, baldin gauça hautaric çuen buruäc beguira baditzaçue, vngui eguinen duçue. Vngui duçuela.

Romans 14:14

14 Badaquit, eta segur naiz Iesus Iaunaren partez, eztela deus satsuric bere berez: salbu, cerbait satsu dela estimatzen duenaren, hura harendaco satsu baita.

Romans 14:20

20 Ezteçála hic viandaren causaz Iaunaren obra deseguin: eguia duc gauça guciac chahu diradela, baina gaizquia duc scandalorequin iaten duen guiçonaren.

1 Corinthians 10:25

25 Haraquinçán saltzen den orotaric, ianagaçue: deus galdeguin gabe conscientiagatic.

Galatians 2:12-13

12 Ecén Iacquesganic batzu ethor citecen baino lehen, Gentilequin batean iaten çuen: baina ethorri içan ciradenean, retira eta separa cedin hetaric Circoncisionecoén beldurrez. 13 Eta simulationez vsatzen çuten harequin batean berce Iuduec-ere: hala non Barnabas-ere erekarri içan baitzén hayén simulationera.

1 Timothy 4:3-5

3 Defendatzen dutelaric ezconcea eta viandetaric iatea, cein Iaincoac creatu baitrauzte vsatzeco remerciamendurequin fideley, eta eguiá eçagutu vkan duteney. 4 Ecen Iaincoaren creatura gucia duc on, eta deus ez iraizteco, baldin remerciamendurequin recebitzen bada. 5 Ecen creaturá sanctificatu dihoac Iaincoaren hitzaz eta orationez.

Titus 1:15

15 Gauça guciac chahuendaco chahu dituc baina satsuendaco eta infidelendaco eztuc deus, chahuric, aitzitic dituc satsu hayén adimendua eta conscientiá.

Hebrews 9:9-10

9 Ceinetan donoac eta sacrificioac offrendatzen baitziraden, cerbitzua eguiten çuenaren conscientiá, ecin sanctifica ceçaquetelaric. 10 Solament ianharitan, eta edaritan, eta ikutze diuersetan, eta ceremonia carnaletan, haur corregi çaitequeen demborarano ordenatuac:

Revelation 14:14-17

14 Eta beha neçan, eta huná hodey churibat: eta hodey gainean norbeit cegoen iarriric guiçona irudi çuenic, çuela bere buru gainean vrrhezco coroabat, eta bere escuan iguitey çorrotzbat. 15 Eta berce Ainguerubat ilki cedin templetic, oihuz çayola ocengui, hodey gainean iarriric cegoenari, Eçarrac eure iguiteya, eta vztá errequeita eçac: ecen ethorri çaic errequeitatzeco ordua: ecen lurreco vztá çorhitu duc. 16 Orduan eçar ceçan hodey gainean iarriric cegoenac, bere iguiteya lurrera: eta errequeita cedin lurra. 17 Eta berce Ainguerubat ilki cedin ceruco templetic, çuela harc-ere iguitey çorrotzbat.

Revelation 14:20

20 Eta lacoa aurizqui cedin Ciuitatetic campoan: eta ilki cedin odol lacotic çamarién bridetarano, milla eta sey ehun estadiotan.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.