1 Timothy 1:5 Cross References - Basque

5 Bada manamenduaren fina duc charitate bihotz chahutic eta conscientia onetic dena eta fictione gaberico fedetic.

Matthew 5:8

8 Dohatsu dirade bihotzez chahu diradenac: ceren hec Iaincoa ikussiren baituté.

Matthew 12:35

35 Guiçon onac bihotzeco thesaur onetic idoquiten ditu gauça onac : eta guiçon gaichtoac thesaur gaichtotic idoquiten ditu gauça gaichtoac.

Mark 12:28-34

28 Eta ethor cedin Scribetaric cembeit, hec disputatzen ençunic, eta ikussiric ecen vngui ihardetsi cerauela, harc interroga ceçan, Cein da manamendu gucietaco lehena? 29 Eta Iesusec ihardets cieçón. Manamendu gucietaco lehena duc, Behadi Israel, gure Iainco Iauna, Iaun bakoitzbat duc. 30 Onhetsiren duc bada eure Iainco Iauna, eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz, eta eure ahal guciaz: haur duc lehen manamendua. 31 Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala: hauc baino berce manamendu handiagoric eztuc. 32 Orduan erran cieçón Scriba harc, Vngui, Magistruá, eguiazqui erran duc, ecen Iaincobat dela eta harçaz berceric eztela: 33 Eta haren onhestea bihotz guciaz, eta adimendu guciaz, eta arima guciaz, eta indar guciaz: eta hurcoaren onhestea bere buruä beçala, guehiago dela ecen ez holocausta eta sacrificio guciac. 34 Eta Iesusec ikussi çuenean ecen harc çuhurqui ihardetsi çuela, erran cieçón, Ezaiz vrrun Iaincoaren resumatic. Eta nehor guehiagoric etzayón ausart interrogatzera.

Acts 15:9

9 Eta eztu differentiaric batre eguin gure eta hayén artean, fedez purificaturic hayén bihotzac

Acts 23:1

1 Eta beguiac conseillua baitharát chuchenduric Paulec erran ceçan, Guiçon anayeác, nic conscientia on gucitan cerbitzatu vkan dut Iaincoa egun hunetarano.

Acts 24:16

16 Halacotz pena-ere eçarten diát, conscientiá dudan Iaincoagana eta guiçonetara trebucu gabe bethiere.

Romans 9:1

1 Eguia diot Christean, eztiot gueçurric, neure conscientiác halaber testificatzen drautalaric Spiritu sainduaz,

Romans 10:4

4 Ecen Leguearen fina Christ da, sinhesten duen guciaren iustitiatan.

Romans 13:8-10

8 Etzaretela nehorengana deusez çordun: elkarri on daritzoçuen baicen: ecen berceri on daritzanac, Leguea complitu du. 9 Ecen haur,Ezaiz adultero içanen, Eztuc hilen, Eztuc ebatsiren, Eztuc falsu testimoniageric erranen, Eztuc guthiciaturen: eta baldin cembeit berce manamenduric bada, hitz hunetan sommarioqui comprehenditzen da, Onhetsiren duc eure hurcoa eure burua beçala. 10 Charitateac hurcoari gaizquiric eztrauca eguiten. Beraz Leguearen complimendua, charitatea da.

Romans 14:15

15 Baina baldin viandagatic hire anayea tristetzen bada, ezabila ia charitatearen araura: ezteçála eure viandagatic hura gal, ceinagatic Christ hil içan baita.

1 Corinthians 8:1-3

1 Eta idoley sacrificatzen diraden gaucéz den becembatean, badaquigu ecen guciéc eçagutze badugula: eçagutzeac hancen du, baina charitateac edificatzen. 2 Eta baldin edoceinec vste badu cerbait badaquiala, eztu oraino eçagutu deus eçagutu behar den beçala. 3 Baina baldin cembeitec Iaincoari on badaritza, hura harçaz iracatsi içan da.

1 Corinthians 13:1-14:1

1 Baldin guiçonén eta Aingueruen lengoagez minça banadi, eta charitateric eztudan, eguin naiz cobre soinu eguiten duenaren, edo cymbala dindatzen duenaren pare.

1 Corinthians 14:1-1

1 Çarreitzate chariteari, eta çareten dohain spiritual guthicioso, baina guehienic prophetiza deçaçuen.

2 Corinthians 1:12

12 Ecen gure gloriatzea haur da, gure conscientiaren testimoniagea ecen Iaincoaren simplicitaterequin eta puritaterequin, ez haraguiaren sapientiarequin, baina Iaincoaren gratiarequin conuersatu vkan dugula munduan, eta principalqui çuec baithan.

Galatians 5:6

6 Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deus balio, ezeta preputioac: baina charitatez obratzen duen fedeac.

Galatians 5:13-14

13 Ecen, anayeác, çuec libertatera deithu içan çaréte: solament beguirauçue, libertatea eztén haraguiari occasionetan: baina elkar charitatez cerbitza eçaçue. 14 Ecen Legue gucia hitz batetan complitzen da, cein baita, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.

Galatians 5:22

22 Bailla Spirituaren fructua da charitatea, alegrançá, baquea, spiritu patienta, benignitatea, ontassuna, fedea, emetassuna, temperantiá.

1 Timothy 1:19

19 Dualaric fede eta conscientia ona: hura batzuc iraitziric, fedeaz galtze eguin vkan dié.

1 Timothy 3:9

9 Eduquiten dutelaric fedearen mysterioa conscientia chahurequin.

2 Timothy 1:3

3 Esquer diarocat Iaincoari, cein cerbitzatzen baitut neure aitzinecoacdanic conscientia purequin, nola paussu gabe baitut memorio hiçaz neure orationetan gau eta egun:

2 Timothy 1:5

5 Orhoitzen naicela hitan den fictione gabeco fedeaz, cein lehenic habitatu içan baita hire amasso Loida baithan, eta hire ama Eunica baithan: eta segur nauc ecen hi baithan-ere habitatzen dela.

2 Timothy 2:22

22 Gaztetassunaren guthiciey-ere ihes eguiéc, eta iarreiqui aquió iustitiari, fedeari, charitateari, baqueari bihotz purez Iauna inuocatzen dutenequin.

Titus 1:15

15 Gauça guciac chahuendaco chahu dituc baina satsuendaco eta infidelendaco eztuc deus, chahuric, aitzitic dituc satsu hayén adimendua eta conscientiá.

Hebrews 9:14

14 Cembatez areago Christen odolac, ceinec Spiritu eternalaz bere buruä macularic gabe Iaincoari offrendatu baitrauca, chahuturen du obra hiletaric çuen conscientiá Iainco viciaren cerbitzatzeco?

Hebrews 10:22

22 Goacen eguiazco bihotzequin eta fedezco segurançarequin, conscientia gaichtotaric bihotzac chahuturic:

Hebrews 11:5-6

5 Fedez Henoch eraman içan da, herioa ikus ezleçançát: eta ezta eriden içan, ceren eraman baitzuen Iaincoac: ecen eraman cedin baino lehen, testimoniage vkan ceçan Iaincoaren gogaraco içan cela: 6 Bada impossible da fede gabe haren gogaraco içatea: ecen Iaincoagana ethorten denac, behar da sinhets deçan ecen Iaincoa badela, eta hura bilhatzen dutenén recompensaçale dela.

Hebrews 13:18

18 Othoitz eguiçue guregatic: ecen asseguratzen gara conscientia ona dugula, desiratzen dugularic gauça gucietan honestqui conuersatzera.

James 4:8

8 Hurbil çaquitzate Iaincoari, eta hurbilduren çaiçue: garbitzaçue escuac, o bekatoreác, eta purificaitzaçue bihotzac, o gogo doblatacoác.

1 Peter 1:22

22 Bada çuen arimác purificatu içanic, obeditzen duçuela eguia Spirituaz, anayetassunezco charitate fictione gabecorequin, bihotz chahuz elkarri on eritzoçue affectionatuqui:

1 Peter 3:16

16 Conscientia ona duçuelaric: çuen contra gaizquiguiléz beçala minço diraden gauçán, confus diradençat, çuen conuersatione Christ baithango ona calumniatzen dutenac.

1 Peter 3:21

21 Ceini orain ihardesten draucan baptismoaren figurác gu-ere saluatzen gaitu: ez haraguico satsutassunac chahutzen dituenac, baina conscientiá onaren attestationeac Iaincoaren aitzinean Iesus Christen resurrectioneaz:

1 Peter 4:8

8 Eta gauça gucién gainetic çuen artean charitate affectionezcoa duçuelaric: ecen charitateac estaliren du bekatuén anhitztassuna.

2 Peter 1:7

7 Eta pietateari anayetassunezco onheriztea, eta anayetassunezco onherizteari charitatea.

1 John 3:3

3 Eta norc-ere sperança haur baitu hura baithan, purificatzen du bere buruä, hura-ere pur den beçala.

1 John 3:23

23 Eta haur da haren manamendua, Sinhets deçagun Iesus Christ haren Semearen icenean, eta elkarri on daritzogun, manamendu eman dracun beçala.

1 John 4:7-14

7 Maiteác, elkarri on eritzi dieçogun: ecen charitatea Iaincoaganic da: eta norc-ere onhesten baitu, hura Iaincoagaoic iayo da, eta eçagutzen du Iaincoa. 8 Onhesten eztuenac, eztu eçagutzen Iaincoa: ecen Iaincoa charitate da. 9 Hunetan manifestatu içan da Iaincoaren gureganaco charitatea, ceren bere Seme bakoitza igorri vkan baitu Iaincoac mundura, harçaz vici garençát. 10 Hunetan da charitatea, ez ceren guc onhetsi dugun Iaincoa, baina ceren harc onhetsi baiquaitu gu, eta igorri vkan baitu bere Semea gure bekatuacgatic appoinctamendu licençát. 11 Maiteac, baldin hunela Iaincoac onhetsi baiquaitu, guc-ere behar dugu elkar onhetsi. 12 Iaincoa eztu nehorc ikussi egundano: baldin elkar maite badugu Iaincoa gutan dago, eta haren charitatea complitu da gutan. 13 Hunetan eçagutzen dugu ecen hartan egoiten garela, eta hura gutan, ceren bere Spiritutic eman baitraucu. 14 Eta guc ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu ecen Aitác igorri vkan duela Semea munduaren Saluadore içateco.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.