1 Corinthians 6:11 Cross References - Basque

11 Eta halaco gauça cinetén batzu: baina ikuci çarete, baina sanctificatu çarete, baina iustificatu çarete, Iesus Iaunaren icenean, eta gure Iaincoaren Spirituaz.

Luke 18:14

14 Badiotsuet, iautsi içan dela haur iustificaturic bere etcherat, eta ez bercea: ecen bere buruä goratzen duen gucia, beheraturen da: eta bere buruä beheratzen duena, goraturen da.

John 13:10

10 Diotsa Iesusec, Ikucia denac, eztic mengoaric oinac ikuz ditzan baicen, baina duc chahu gucia: eta çuec chahu çarete, baina ez gucioc.

Acts 13:39

39 Eta Moysesen Legueaz iustificatu ecin içan çareten gauça gucietaric, huneçaz, sinhesten duen gucia iustificatzen dela.

Acts 22:16

16 Orain bada cer berancen duc? Iaiqui adi eta batheyadi, eta chahu itzac eure bekatuac, Iaunaren icena inuocaturic.

Acts 26:18

18 Irequi ditzançat hayén beguiac, conuerti ditecençát ilhumbetic arguira, eta Satanen botheretic Iaincoagana, recebi deçatençát bekatuen barkamendua, eta çorthea sanctificatuén artean, ni baithango fedeaz.

Romans 3:24

24 Cein ordenatu baitu Iaincoac fedeazco appacegagarri haren odolean, bere iustitiaren declaratzeco, aitzineco bekatuén barkamenduagatic, Iaincoaren patientiáz:

Romans 3:26-30

26 Non da beraz vantationea? iraitzi içan da. Cein leguez? obrenaz? Ez: baina fedearen legueaz. 27 Concluditzen dugu beraz, fedez iustificatzen dela guiçona Leguearen obrác gabe. 28 Ala Iuduén ber da Iaincoa? ala ez Gentilen-ere? guerthuqui Gentilen-ere. 29 Ecen bat da Iaincoa, ceinec iustificaturen baitu circoncisionea fedetic, eta preputioa fedeaz. 30 Leguea bada ez deus bilhatzen dugu fedeaz? Guertha eztadila: aitzitic Leguea confirmatzen dugu.

Romans 4:5

5 Ordea obratzen eztuenari, baina gaichtoa iustificatzen duena baithan sinhesten duenari, bere fedea iustitiatan contatzen çayó.

Romans 5:1

1 Iustificaturic bada Fedez, dugu baque Iaincoa baithara Iesus Christ gure Iaunaz.

Romans 5:9

9 Anhitzez areago beraz orain haren odolaz iustificaturic, harçaz salbu içanen gara hiratic.

Romans 6:17-19

17 Bada esquer Iaincoari ceren bekatuaren cerbitzari içan baitzarete, baina bihotzetic obeditu baituçue doctrinaren formá, ceinetara eman içan baitzarete: 18 Eta bekatuaren azpitic ilkiric, iustitiaren cerbitzari eguin içan baitzarete. 19 Guiçonén ançora minço naiz çuen haraguiaren infirmitatearen causaz. Bada nola applicatu baitituçue çuen membroac cerbitzatzeco satsutassunari eta iniquitateari iniquitate eguitera: hala orain applicaitzaçue çuen membroac cerbitzatzeco iustitiari saindutassunetara

Romans 8:30

30 Cer bada erranen dugu gauça hautara? Baldin Iaincoa gure alde bada, nor içanen da gure contra?

Romans 8:33

33 Nor da condemnaturen duena? Christ da hil içan dena, baina are resuscitatu-ere dena: Iaincoaren escuinean-ere dena, eta guregatic othoitz eguiten duena.

1 Corinthians 1:2

2 Iaincoaren Eliça Corinthen denari, Iesus Christez sanctificatuey, saindu içatera deithuey, Iesus Christ gure Iaunaren icena leku orotan inuocatzen duten guciequin, cein baita, hambat hayén nola gure Iaun:

1 Corinthians 1:30

30 Baina harenganic çuec çarete Iesus Christean, cein eguin içan baitzaicu Iaincoaz sapientia eta iustitia eta sanctificatione eta redemptione:

1 Corinthians 12:2

2 Badaquiçue ecen Gentil içan çaretela, eta idola mutuén onduan guidatzen cineten beçala lasterca cinabiltzatela.

Galatians 2:16

16 Daquigularic ecen eztela guiçona iustificatzen Legueco obréz, baina Iesus Christen fedeaz: guc-ere Iesus Christ baithan sinhetsi vkan dugu, iustifica guentecençát Christen fedeaz, eta ez Legueco obréz: ceren haraguiric batre ezpaita iustificaturen Legueco obréz,

Galatians 3:8

8 Eta Scripturác aitzinetic ikussiric ecen fedeaz Iaincoac iustificatzen dituela Gentilac, aitzinetic euangelizatu vkan drauca Abrahami, cioela, Benedicatuac içanen dituc hitan Gende guciac.

Galatians 3:11

11 Eta Legueaz nehor eztela iustificatzen Iaincoa baithan, gauça claroa da: ecen iustoa fedez vicico da.

Galatians 3:24

24 Bada, Leguea gure pedagogo içan da Christgana, fedez iustifica guentecençát.

Galatians 5:22-23

22 Bailla Spirituaren fructua da charitatea, alegrançá, baquea, spiritu patienta, benignitatea, ontassuna, fedea, emetassuna, temperantiá. 23 Hunelacoén contra legueric ezta.

Ephesians 2:1-3

1 Eta çuec viuificatu çaituzte hilac cinetelaric faltetan eta bekatuetan: 2 Ceinétan noizpait ebili içan baitzarete mundu hunen cursuaren araura, airearen bothereco princearen araura, cein baita desobedientiazco haourretan orain obratzen duen spiritua: 3 Ceinén artean guc guciec-ere noizpait conuersatu vkan baitugu gure haraguiaren guthicietan eguiten guentuela, haraguiaren eta gure pensamenduén desirac: eta naturaz hiraren haour guinén berceac-ere beçala.

Ephesians 4:17-22

17 Haur bada erraiten dut, eta Iaunaz requeritzen çaituztet, guehiagoric etzaitezten ebil berce Gentilac dabiltzan beçala berén adimenduco vanitatean, 18 Adimenduz ilhunduac diradelaric eta Iaincoaren vicitzetic appartatuac, hetan berén bihotzeco gogortassunetic den ignorantiaren causaz: 19 Eta sendimendu gabeturic, bere buruac abandonnatu vkan dituzté dissolutionetara, cithalqueria ororen eguitera, appetitu desordenaturequin. 20 Baina çuec eztuçue hala ikassi vkan Christ: 21 Baldin behinçát hura ençun vkan baduçue, eta harçaz iracatsiac baçarete, eguiá Iesus baithan den beçala: 22 Ken deçaçuen leheneco conuersationeaz den becembatean guiçon çaharra, enganagarrizco guthicién araura corrumpitzen dena:

Ephesians 5:8

8 Ecen noizpait ilhumbe cineten, baina orain argui çarete gure Iaunean: arguizco haour anço ebil çaitezte:

Ephesians 5:26

26 Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz.

Colossians 3:5-7

5 Mortificaitzaçue bada çuen membro lurraren gainecoac, paillardiçá, cithalqueriá, appetitu desordenatua, guthicia gaichtoa, eta auaritiá, cein baita idolatria. 6 Gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera. 7 Ceinetan çuec-ere ebili içan baitzarete noizpait, hetan vici cinetenean.

2 Thessalonians 2:13

13 Baina guc, Iaunaz onhetsi anayeac, behar drauzquiogu bethi esquerrac eman Iaincoari çueçaz, ceren hatseandanic elegitu baitzaituzte Iaincoac saluamendutara Spirituaren sanctificationez, eta eguiazco fedeaz:

Titus 3:3-7

3 Ecen gu-ere noizpait adimendu gabe guentuán, desobediént, abusatuac, anhitz moldetaco desirac eta voluptateac cerbitzatzen guentuela, malitiatan eta inuidiatan vici guinela, gaitzetsiac guinela: eta elkarri gaitz erizle. 4 Baina Iainco gure Saluadorearen benignitatea eta guiçonetaraco amorioa aguertu içan denean, 5 Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez: 6 Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz: 7 Haren gratiaz iustificaturic heredero eguin guentecençát vicitze eternaleraco sperançaren araura.

Hebrews 2:11

11 Ecen bay sanctificaçalea, bay sanctificatzen diradenac, batganic dirade guciac, causa hunegatic ezta ahalque hayén anaye deitzera,

Hebrews 10:22

22 Goacen eguiazco bihotzequin eta fedezco segurançarequin, conscientia gaichtotaric bihotzac chahuturic:

James 2:21-26

21 Gure aita Abraham ezta obretaric iustificatu içan, Isaac bere semea aldare gainean offrendatu çuenean? 22 Badacussac nola fedeac obratzen çuen haren obretan, eta obretaric fedea acabatu içan dela? 23 Eta complitu içan dela Scripturá dioela, Sinhetsi vkan du Abrahamec Iaincoa, eta imputatu içan çayó iustitiatara, eta Iaincoaren adisquide deithu içan da. 24 Badacussaçue bada ecen obretaric iustificatzen dela guiçona, eta ez fedetic solament? 25 Halaber Rahab paillarda-ere ala ezta obretaric iustificatu içan, recebitu cituenean mandatariac, eta berce bidez idoqui cituenean? 26 Ecen nola gorputza spiritu gabe hila baita, hala fedea-ere obrác gabe hila da.

1 Peter 1:2

2 Iainco Aitaren prouidentiaren arauez Spirituaren sanctificationetan elegituey, obeditzeco eta Iesus Christen odolaz ihiztatu içateco: Gratia eta baque multiplica daquiçuela.

1 Peter 1:22

22 Bada çuen arimác purificatu içanic, obeditzen duçuela eguia Spirituaz, anayetassunezco charitate fictione gabecorequin, bihotz chahuz elkarri on eritzoçue affectionatuqui:

1 Peter 3:21

21 Ceini orain ihardesten draucan baptismoaren figurác gu-ere saluatzen gaitu: ez haraguico satsutassunac chahutzen dituenac, baina conscientiá onaren attestationeac Iaincoaren aitzinean Iesus Christen resurrectioneaz:

1 Peter 4:2-3

2 Guehiagoric ez guiçonén guthicién araura, baina Iaincoaren vorondatearen araura goitico haraguian den demborán vici dençat. 3 Ecen asco içateco çaicu ceren gure vicico dembora iraganean Gentilén vorondatea complitu dugun, conuersatzen guenduenean insolentiétan, guthiciétan, hordiqueriétan, gormandicétan, edatétan, eta idolatria abominablétan.

Revelation 1:5

5 Eta Iesus Christen partez, cein baita testimonio fidela, hiletarico lehen iayoa, eta lurreco reguén Princea,

Revelation 7:14

14 Eta erran nieçón, Iauna, hic badaquic. Eta erran cieçadan, Hauc dituc afflictione handitaric ethorri içan diradenac: eta ikuci vkan citié bere arropa luceac eta churitu Bildotsaren odolean.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.