Romans 6:14-19

Basque(i) 14 Ecen bekatuac eztu çuen gainean dominationeric vkanen: ecen etzarete Leguearen azpian, baina gratiaren azpian. 15 Cer bada? eguinen dugu bekatu, ceren Leguearen azpian ezgarén, baina gratiaren azpian? Guertha eztadila. 16 Ala eztaquiçue ecen noren-ere obeditzera cerbitzari iarten baitzarete, obeditzen duçuenaren cerbitzari çaretela: edo bekatuaren heriotara, edo obedientiaren iustitiatara? 17 Bada esquer Iaincoari ceren bekatuaren cerbitzari içan baitzarete, baina bihotzetic obeditu baituçue doctrinaren formá, ceinetara eman içan baitzarete: 18 Eta bekatuaren azpitic ilkiric, iustitiaren cerbitzari eguin içan baitzarete. 19 Guiçonén ançora minço naiz çuen haraguiaren infirmitatearen causaz. Bada nola applicatu baitituçue çuen membroac cerbitzatzeco satsutassunari eta iniquitateari iniquitate eguitera: hala orain applicaitzaçue çuen membroac cerbitzatzeco iustitiari saindutassunetara