Revelation 12:7-12

Basque(i) 7 Eta eguin cedin bataillabat ceruän: Michele eta haren Aingueruäc bataillatzen ciraden dragoinaren contra, eta dragoina combatitzen cen eta haren Aingueruäc: 8 Baina etziraden borthitzenac içan, eta hayén lekua etzedin guehiagoric eriden ceruän. 9 Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue çahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi içan da bada lurrera, eta haren Aingueruäc harequin iraitz citecen. 10 Eta ençun neçan voz handibat cioela ceruän, Orain eguin da saluamendua, eta indarra, eta gure Iaincoren resumá, eta Christ harenaren botherea: ecen gure anayén accusaçalea iraitzi içan da, ceinec accusatzen baitzituen gure Iaincoaren aitzinean egun eta gau. 11 Baina hec garaithu içan çaizquio Bildotsaren odolaren causaz eta bere testimoniageco hitzaren causaz, eta bere viciac eztituzte guppida vkan heriorano. 12 Halacotz çaitezte aleguera, ceruäc eta hetan habitatzen çaretenác. Maledictione lurreco eta itsassoco habitantey: ecen iautsi da deabrua çuetara, hira handiz betheric, nola baitaqui ecen dembora appurbat baduela.