Matthew 24:4-24

Basque(i) 4 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Beguirauçue nehorc seduci etzaitzaten. 5 Ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, erraiten dutela, Ni naiz Christ: eta anhitz seducituren duté. 6 Eta ençunen dituçue guerlác eta guerla hotsac: beguirauçue trubla etzaitezten: ecen gauça hauc guciac eguin behar dirade, baina ezta oraino içanen fina. 7 Ecen altchaturen da nationea nationearen contra, eta resumá resumaren contra: eta içanen dirade içurriteac, eta gosseteac, eta lur ikaratzeac lekutic lekura. 8 Baina hauc guciac dolore hatseac dirade. 9 Orduan liuraturen çaituzte afflictionetara, eta hilen çaituzte, eta gende guciéz gaitz etsiac içanen çarete ene icenagatic. 10 Eta orduan scandalizaturen dirade anhitz, eta batac bercea tradituren du, eta batac bercea gaitzetsiren du. 11 Eta anhitz propheta falsu altchaturen dirade eta seducituren dute anhitz. 12 Eta ceren multiplicaturen baita iniquitatea, hozturen da anhitzen charitatea. 13 Baina norc perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da. 14 Eta resumaco Euangelio haur predicaturen da mundu vniuersoan, natione guciey testimoniagetan: eta orduan ethorrico da fina. 15 Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel prophetáz erran içan dena, leku sainduan dagoela (iracutzen duenac adi beça) 16 Orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarát: 17 Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts deusen bere etchetic eramaitera: 18 Eta landán datena, ezalbeiledi guibelerat itzul bere abillamenduén hartzera. 19 Dohain-gaitz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan. 20 Othoitz eguiçue bada çuen ihes eguitea eztén neguän, ezeta Sabbath egunean. 21 Ecen tribulatione handia orduan içanen da, nolacoric ezpaita içan munduarén hatsetic oraindrano, ez içanen. 22 Eta baldin laburtu içan ezpalirade egun hec nehor salua ezlaite, baina elegituacgatic, egun hec laburturen dirade. 23 Orduan baldin nehorc badarraçue, Huná hemen Christ, edo han: ezalbeitzineçate sinhets. 24 Ecen altchaturen dirade christ falsuac, eta propheta falsuac, eta eguinen duté signo handi eta miraculu: bay possible baliz, eleguituen-ere seducigarri.