Luke 21:7-19

Basque(i) 7 Orduan interroga ceçaten hura, cioitela, Magistruá, noiz bada horiac içanen dirade? eta cer signo içanen da horiac ethorri behar diradenean? 8 Eta harc erran ceçan, Beguirauçue seduci etzaitezten: ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, dioitela, Ni naiz Christ: eta dembora hure hurbiltzen da: etzoaztela bada hayén ondoan. 9 Eta ençun ditzaçuenean guerlác eta seditioneac ezalbeitzinteizte icit: ecen gauça hauc lehen ethorri behar dirade: baina ezta bertan fina içanen. 10 Orduan erran ciecén, Altchaturen da nationea nationearen contra, eta resumá resumaren contra: 11 Eta lur ikaratze handiac içanen dirade lekutic lekura, eta gosseteac eta içurriteac, eta icidurác: eta signo handiac içanen dirade, cerutic. 12 Baina gauça hauen gucion aitzinetic bere escuac eçarriren dituzte çuen gainean, eta persecutaturen çaituzte, liuratzen çaituztela synagoguetara eta presoindeguietara, eramanic Reguetara eta Gobernadoretara, ene icenagatic. 13 Eta horiac helduren çaizquiçue testimoniagetan. 14 Eçarçue bada çuen bihotzetan, aitzinetic ez pensatzera nola ihardetsiren duçuen. 15 Ecen nic emanen drauçuet aho, eta iaquite ceini ecin contrastaturen baitzaizquio, ezeta resistituren çuey contrastaturen çaizquiçuen guciéc. 16 Halaber liuraturen çarete aitéz eta améz eta anayéz eta ahaidéz eta adisquidéz: eta çuetaric hil eraciren duté: 17 Eta guciéz gaitzetsiac içanen çarete ene icenaren causaz. 18 Baina çuen buruco bilobat ezta galduren. 19 Çuen patientiáz posseditzaçue çuen arimác.