Acts 3:12-16

Basque(i) 12 Hori ikussiric Pierrisec ihardets cieçón populuari, Israeltar guiçonác, cergatic miraculuz çaudete huneçaz? edo cergatic guregana beguiac çorrozturic çaudete, gure verthutez edo saindutassunez haur ebil eraci baguindu beçala? 13 Abrahamen eta Isaac-en eta Iacob-en Iaincoac, gure aiten Iaincoac glorificatu du Iesus bere Semea, çuec liuratu eta vkatu duçuena Pilaten aitzinean, harc largatzeco cela iugeatu baçuen-ere. 14 Baina çuec saindua eta iustoa vkatu duçue, eta requeritu duçue guicerhailebat eman lequiçuen: 15 Eta vicitzearen princea hil vkan duçue, cein Iaincoac hiletaric resuscitatu baitu: eta gauça hunez testimonio gara gu. 16 Eta haren icena baithango fedeaz, ikusten eta eçagutzen duçuen haur, fortificatu vkan du haren icenac: eta harçaz den fedeac bere membro gucietaco dispositione haur huni eman drauca çuen gución presentián.