Acts 2:33-47

Basque(i) 33 Bada Iaincoaren escuinaz altchatu içan denean eta Spiritu sainduaren promessa Aitaganic recebitu duenean, erautsi vkan du çuec orain dacussaçuen eta dançuçuen haur. 34 Ecen Dauid ezta igan ceruètara: baina dio berac, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean, 35 Eçar ditzaçuedano hire etsayac hire oinén scabella. 36 Segur iaquin beça bada Israeleco etche guciac, ecen hura Iaun eta Christ eguin duela Iaincoac: Iesus çuec crucificatu duçuen haur diot. 37 Eta gauça hauc ençunic bihotz-chimico har ceçaten, eta erran cieçoten Pierrisi eta berce Apostoluey, Cer eguinen dugu guiçon anayeác? 38 Eta Pierrisec dioste, Emenda çaitezte eta batheya bedi çuetaric batbedera Iesus Christen icenean bekatuén barkamendutan: eta recebituren duçue Spiritu sainduaren dohaina. 39 Ecen çuey eguin çaiçue promessa eta çuen haourrey, eta vrrun diraden guciey, cembat-ere deithuren baititu gure Iainco Iaunac. 40 Eta anhitz berce hitzez testificatzen çuen, eta exhortatzen cituen, cioela, Salua çaitezte natione gaichto hunetaric. 41 Bada gogotic haren hitza recebitu çutenac, batheya citecen, eta augmenta citecen egun hartan hirur milla arimaren inguruäz. 42 Eta perseueratzen çuten Apostoluén doctrinán, eta communicationean, eta oguiaren haustean, eta orationétan. 43 Eta arima guciari beldurtassun lot cequion, eta anhitz gauça miraculuzco eta signo Apostoluez eguiten cen. 44 Eta sinhesten çuten guciac-ere elkarrequin ciraden, eta gauça guciac commun cituztén. 45 Possessioneac eta onhassunac saltzen cituzten, eta partitzen cerezten guciey batbederac beharra çuenaren araura. 46 Eta egun oroz perseueratzen çutén gogo batez templean, eta hausten çutela oguia etchez etche, hartzen çuten bere othorançá alegrançarequin eta bihotzezco simplicitaterequin: 47 Laudatzen çutela Iaincoa, eta gratia çutela populu gucia baithan. Eta Iaunac eratchequiten ceraucan gende saluatu içatecoric egun oroz Eliçari.