1 Corinthians 1:19-23

Basque(i) 19 Ecen scribatua da, Galduren dut çuhurren çuhurtziá, eta adituén adimendua kenduren dut. 20 Non da çuhurra? nonda Scriba? non da secula hunetaco disputaria? eztu erho eguin Iaincoac mundu hunetaco sapientia? 21 Ecen Iaincoaren sapientian munduac Iaincoa eçagutu eztuenaz gueroz haren sapientiatic, Iaincoaren placera içan da predicationearen erhogoaz sinhesten dutenén saluatzera. 22 Ecen Iuduac-ere signo esquez daude, eta Grecoéc sapientia bilhatzen duté: 23 Baina guçaz den becembatean predicatzen dugu Christ crucificatua, Iuduey behinçát scandalo, eta Grecoey erhogoa çayena.