Bible verses about "slander" | Basque

Mark 7:20-23

20 Ciosten bada, Guiçonaganic ilkiten dena da, guiçona satsutzen duena. 21 Ecen barnetic, guiçonén bihotzetic ilkiten dirade pensamendu gaichtoac, adulterioac, paillardiçác, hiltzecác, 22 Ohoinqueriác, auaritiác, gaichtaqueriác, enganioa, insolentia, bekaizteria, gaitzerraitea, superbiá, erhotassuna: 23 Gaichtaqueria hauc guciac barnetic ilkiten dirade, eta satsutzen dute guiçona.

Luke 6:45

45 Guiçon onac bere bihotzeco thesaur onetic idoquiten du gauça ona: eta guiçon gaichtoac bere bihotzeco thesaur gaichtotic idoquiten du gauça gaichtoa: ecen bihotzeco abundantiatic haren ahoa minço da.

2 Timothy 3:1-5

1 Haur bada iaquic, ecen azquen egunetan içanen dela dembora perilosic. 2 Ecen içanen dituc guiçonac bere buruentár, auaritioso, vantari, vrgulutsu, disfamaçale, aita-ametara desobedient, ingrat, Iaincoaren menospreciaçale, 3 Affectione natural gabe, leyaltate gabe, calumniaçale, moderamendu gabe, crudel, on diradenén gaitzetsle, 4 Traidore, temerario, hantuac, Iaincoari baino voluptatey hobe erizle. 5 Pietatearen irudia dutelaric, baina haren verthutea vkatzen dutelaric: apparta adi bada hetaric.

1 Peter 2:1

1 Beraz vtziric malitia gucia, eta enganio guciá, eta hypocrisiác, eta inuidiác, eta gaitzerraite guciac,

Ephesians 4:31-32

31 Samindura eta colera, eta hira, eta oihu, eta gaitzerraite gucia çuetaric ken bedi, malitia gucirequin. 32 Baina çareten elkargana benigno, misericordioso eta elkarri barkaçale, Iaincoac Christez barkatu vkan drauçuen beçala.

Ephesians 4:32

32 Baina çareten elkargana benigno, misericordioso eta elkarri barkaçale, Iaincoac Christez barkatu vkan drauçuen beçala.

James 1:12

12 Dahatsu da tentatione suffritzen duen guiçona: ecen phorogatu datenean recebituren duque, Iaunac hura maite duteney promettatu drauen vicitzeco coroá.

Matthew 5:11

11 Dohatsu içanen çarete nehorc iniuria erran drauqueçuenean, eta persecutatu çaituqueztenean, eta hitz gaichto gucia erran duqueitenean çuen contra, gueçurrez ene causaz.

James 4:11

11 Elkarren contra etzaiteztela gaizqui minça, anayeác: anayearen contra minço denac, eta bere anayea condemnatzen duenac, Leguearen contra gaizqui erraiten du, eta Leguea condemnatzen du: eta baldin Leguea condemnatzen baduc, ezaiz Leguearen eguile, baina iuge.

Titus 3:2

2 Nehorçaz gaizquiric ezterraten, diraden gudu gabe, moderatu, emetassun gucia eracusten dutelaric guiçon gucietara.

1 Peter 3:16

16 Conscientia ona duçuelaric: çuen contra gaizquiguiléz beçala minço diraden gauçán, confus diradençat, çuen conuersatione Christ baithango ona calumniatzen dutenac.

Matthew 12:36

36 Baina badiotsuet, eçen guiçonéc erran duqueiten hitz alfer guciaz, contu rendaturen dutela iudicioco egunean.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.