Bible verses about "resurrection" | Basque

Mark 16:1-7

1 Eta Sabbathoa iragan cenean, Maria Magdalenac eta Maria Iacquesen amác eta Salomec eros citzaten vnguentu aromaticoac, ethorriric hura embauma leçatençat. 2 Eta guciz goiz astearen lehen egunean ethorten dirade monumentera, iguzquia ia ilki cenean 3 Eta erraiten çuten elkarren artean, Norc aldaraturen draucu harria monument borthatic? 4 Eta miratu çutenean, ikus ceçaten harria aldaratua cela: ecen guciz handia cen. 5 Guero monumentera sarthuric, ikus ceçaten lagun gaztebat escuineco aldean iarria, abillamendu churi luce batez veztitua: eta ici citecen 6 Baina harc dioste, Etzaiteztela ici: Iesus Nazareth crucificatu içan denaren bilha çabiltzate, resuscitatu da: ezta hemen, huná lekua non eçarri vkan çutén. 7 Baina çoazte, erran ieceçue haren discipuluey eta Pierrisi, ecen çuen aitzinean ioaiten dela Galileara: han hura ikussiren duçue, erran drauçuen beçala.

Luke 14:14

14 Eta dohatsu içanen aiz: ceren ezpaitute nondic hiri ordaina renda: ecen hiri rendaturen çaic ordaina iustoén resurrectionean.

John 14:19

19 Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren, baina çuec ikussiren nauçue: ceren ni vici bainaiz, çuec-ere vicico çarete.

John 11:25-26

25 Erran cieçón Iesusec, Ni naun resurrectionea eta vicitzea: ni baithan sinhesten duena, baldin hil içan badere vicico dun: 26 Eta nor-ere vici baita, eta sinhesten baitu ni baithan, seculan eztun hilen. Sinhesten dun haur?

1 Corinthians 15:12-32

12 Eta baldin Christ predicatzen bada ecen hiletaric resuscitatu içan dela, nola erraiten dute batzuc çuen artean, ecen hilén resurrectioneric eztela? 13 Ecen baldin hilén resurrectioneric ezpada, Christ-ere ezta resuscitatu içan. 14 Eta baldin Christ resuscitatu içan ezpada, beraz vano da gure predicationea, eta çuen fedea-ere vano da. 15 Eta erideiten-ere bagara Iaincoaren testimonio falsu: ecen testificatu vkan dugu Iaincoaz, nola resuscitatu vkan duen Christ, cein ezpaitu resuscitatu, baldin hilac resuscitatzen ezpadirade. 16 Ecen baldin hilac resuscitatzen ezpadirade, Christ-ere ezta resuscitatu içan. 17 Eta baldin Christ resuscitatu içan ezpada, vano da çuen fedea: oraino çuen bekatuetan çarete. 18 Beraz Christan lokartu diradenac-ere, galdu içan dirade. 19 Baldin vicitze hunetan solament Christ baithan sperança badugu, guiçon gucietaco miserablenac gu gara. 20 Baina orain, Christ resuscitatu içan da hiletaric: eta lokartu içan diradenén primitia eguin içan da. 21 Ecen herioa guiçon batez denaz gueroz, hilén resurrectionea-ere guiçon-batez da. 22 Ecen nola guciac Adamtan hiltzen baitirade, hala Christan-ere viuificaturen dirade guciac. 23 Baina batbedera bere ordenançán: primitia Christ, guero Christen diradenac, haren aduenimenduan. 24 Guero içanen da fina, eman drauqueonean resumá Iainco Aitari: abolitu duqueenean principaltassun gucia, eta puissança eta bothere gucia. 25 Ecen behar du harc regnatu, etsay guciac bere oinén azpian eçarri dituqueeno. 26 Eta azquen etsay deseguinen dena herioa da. 27 Ecen gauça guciac suiet eguin vkan ditu haren oinén azpico (baina erraiten duenean, ecen gauça guciac haren suiet eguin içan diradela, agueria da ecen gauça guciac haren suiet eguin dituena reseruatua dela.) 28 Eta gauça guciac hari suiet eguin çaizqueonean, orduan Semea bera-ere suiet eguinen çayó gauça guciac hari suiet eguin drauzquionari, Iaincoa dençat gucia gucietan. 29 Bercela cer eguinen duté hiltzat batheyatzen diradenéc, baldin guciz hilac resuscitatzen ezpadirade? eta cergatic batheyatzen dirade hiltzat? 30 Eta cergatic gu periletan gara ordu oroz? 31 Egunetic egunera hiltzen naiz, gure gloria Iesus Christ gure Iaunean dudanaz. 32 Baldin guiçonaren arauez bestién contra bataillatu içan banaiz Ephesen, cer probetchu dut, baldin hilac resuscitatzen ezpadirade? Ian deçagun eta edan deçagun: ecen bihar hilen gara.

1 Thessalonians 4:16

16 Ecen Iauna bera exhortationezco oihurequin, eta Archangelu vozequin, eta Iaincoaren trompettarequin iautsiren da cerutic: eta Christean hilac resuscitaturen dirade lehenic:

1 Corinthians 6:14

14 Eta Iaincoac gure Iauna-ere resuscitatu du, eta gu-ere resuscitaturen gaitu bere bothereaz.

Romans 6:4

4 Ohortze içan gara bada harequin batean Baptismoaz haren herioan: nola resuscitatu içan baita Christ hiletaric Aitaren gloriaz, hala gu-ere vicitze berritan ebil gaitecençát.

1 Peter 1:3

3 Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, ceinec bere misericordia handiaz regeneratu vkan baiquaitu sperança vicitara, Iesus Christen hiletarico resurrectioneaz,

John 6:40

40 Halaber haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Semea ikusten eta hura baithan sinhesten duen guciac, duen vicitze eternala, eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean.

Romans 8:11

11 Bada baldin Iesus hiletaric resuscitatu duenaren Spiritua habitatzen bada çuetan, Christ hiletaric resuscitatu duenac, viuificaturen ditu çuen gorputz mortalac-ere bere Spiritu çuetan habitatzen denaren causaz.

1 Thessalonians 4:14

14 Ecen baldin sinhesten badugu Iesus hil eta resuscitatu dela, halaber Iesus Iaunean lo daunçanac-ere Iaincoac erekarriren ditu harequin.

John 11:25

25 Erran cieçón Iesusec, Ni naun resurrectionea eta vicitzea: ni baithan sinhesten duena, baldin hil içan badere vicico dun:

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.