Bible verses about "fruit" | Basque

Romans 6:22

22 Baina orain bekatuaren azpitic libreturic, eta Iaincoaren cerbitzari eguinic, baduçue çuen fructua saindutassunetan: eta fina, vicitze eternala.

Ephesians 5:8-11

8 Ecen noizpait ilhumbe cineten, baina orain argui çarete gure Iaunean: arguizco haour anço ebil çaitezte: 9 (Ecen Spirituaren fructua consistitzen da ontassun eta iustitia eta eguia gucitan) 10 Experimentatzen duçuelaric Iaunari placent çayona cer den. 11 Eta ezteçaçuela communica ilhumbearen obra fructu gabetan, baina aitzitic reprehendi-ere itzaçue.

Galatians 5:22

22 Bailla Spirituaren fructua da charitatea, alegrançá, baquea, spiritu patienta, benignitatea, ontassuna, fedea, emetassuna, temperantiá.

Matthew 7:15-20

15 Beguirauçue bada propheta falsuetaric, cein ethorten baitirade çuetara ardi abiturequin: baina barnean otso harrapari dirade. 16 Bere fructuetaric eçaguturen dituçue hec. Ala biltzen duté elhorrietaric mahatsic, edo karduetaric ficoric? 17 Hala arbore on guciac fructu onac eguiten ditu, eta arbore gaichtoac fructu gaichtoac eguiten ditu. 18 Arbore onac fructu gaichtoric ecin daidi, eta arbore gaichtoac fructu onic ecin daidi. 19 Fructu onic eguiten eztuen arbore gucia piccatzen da eta sura egoizten. 20 Bere fructuetaric beraz eçaguturen dituçue hec.

James 3:17

17 Baina garaitico çuhurtziá, lehenic da pur, guero baquezco, moderatu, maneioso, misericordiaz eta fructu onez bethea, distinctioneric gabea, hypocrisia gabea.

John 15:1-17

1 Ni naiz aihen eguiazcoa, eta ene Aita da mahastiçaina 2 Nitan fructu ekarten eztuen chirmendu gucia, kencen du: eta fructu ekarten duen gucia, chahutzen du, fructu guehiago ekar deçançát. 3 Ia çuec chahu çarete nic erran drauçuedan hitzagatic. 4 Çaudete nitan eta ni çuetan: chirmenduac berac fructuric bereganic ecin ekar deçaqueen beçala, baldin aihenean ezpadago: ezeta çuec-ere baldin nitan ezpaçaudete. 5 Ni naiz aihena, çuec chirmenduac: nor baitago nitan, eta ni hartan, harc ekarten du fructu anhitz: ecen ni gabe deus ecin daidiçue. 6 Baldin norbeit nitan ezpadago, egotzia da campora chirmendua beçala, eta eihartzen da: guero biltzen, eta sura egoizten, eta erratzen. 7 Baldin baçaudete nitan, eta ene hitzac çuetan badaude, cer-ere nahi baituçue esca çaitezte, eta eguinen çaiçue. 8 Hunetan da glorificatu ene Aita, fructu anhitz daccarraçuen: eta içanen çarete ene discipulu. 9 Ni Aitac maite vkan nauen beçala, nic-ere maite vkan çaituztet çuec: çaudete ene charitatean. 10 Baldin ene manamenduac beguira baditzaçue, egonen çarete ene charitatean: nic-ere neure Aitaren manamenduac beguiratu ditudan beçala, eta egoiten bainaiz haren amorioan. 11 Gauça hauc erran drauzquiçuet çuey, ene alegrançá çuetan dagoençat, eta çuen alegrançá bethé dadinçát. 12 Haur da ene manamendua, batac bercea maite duçuen, nic maite vkan çaituztedan beçala 13 Haur baino amorio handiagoric nehorc eztu, norbeitec bere arimá bere adisquideacgatic eman deçan. 14 Çuec ene adisquide içanen çarete, baldin eguin badeçaçue cer-ere nic manatzen baitrauçuet 15 Guehiagoric etzaituztet cerbitzari deithuren, ecen cerbitzariac eztaqui haren nabussiac cer eguiten duen: baina çuec deithu çaituztet adisquide, ceren neure Aitaganic ençun dudan gucia, eçagut eraci baitrauçuet. 16 Eznauçue çuec ni elegitu, baina nic elegitu çaituztet çuec, eta ordenatu çaituztét, ioan çaiteztençat eta fructu ekar deçaçuen, eta çuen fructua dagoen: cer-ere esca baitzaquizquiote ene Aitari ene icenean, eman dieçaçuençat. 17 Gauça hauc manatzen drauzquiçuet, elkar maite duçuençát.

Galatians 5:22-23

22 Bailla Spirituaren fructua da charitatea, alegrançá, baquea, spiritu patienta, benignitatea, ontassuna, fedea, emetassuna, temperantiá. 23 Hunelacoén contra legueric ezta.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.