Bible verses about "cliques" | Basque

Romans 8:1-39

1 Beraz orain ezta condemnationeric batre Iesus Christean diradenençát: erran nahi da, haraguiaren araura ebilten eztiradenen, baina spirituaren araura. 2 Ecen Iesus Christ Iaunean den vicitzetaco Spirituaren Legueac libre eguin nau bekatuaren eta herioaren leguetic. 3 Ecen Leguearen impotentiác deus ecin çaidianean haraguian, Iaincoac igorriric bere Seme propria bekatutaco haraguiaren formán, eta bekatuagatic, condemnatu vkan du bekatua haraguian. 4 Leguearen iustitiá compli dadinçát gutan, haraguiaren araura ezgabiltzanotan, baina Spirituaren araura. 5 Ecen haraguiaren arauezco diradenac haraguiaren gaucetara dirade affectionatu: baina Spirituaren arauezcoac, Spirituaren gaucetara. 6 Eta haraguiaren affectionea, herio da: baina Spirituaren affectionea, vicitze eta baque: 7 Ceren haraguiaren affectionea etsaigoa baita Iaincoaren contra: ecen Iaincoaren Leguearen ezta suiet: eta ecin-ere daite. 8 Beraz haraguian diradenac, Iaincoari placent ecin dirateque. 9 Ordea çuec etzarete haraguian, baina Spirituan: baldin behinçát Iaincoaren Spiritua habitatzen bada çuetan: baina baldin edoceinec Christen Spiritua ezpadu, haina ezta haren. 10 Eta baldin Christ çuetan bada, gorputza behinçát hil da bekatuaren causaz: baina Spiritua da vicitzea iustitiaren causaz. 11 Bada baldin Iesus hiletaric resuscitatu duenaren Spiritua habitatzen bada çuetan, Christ hiletaric resuscitatu duenac, viuificaturen ditu çuen gorputz mortalac-ere bere Spiritu çuetan habitatzen denaren causaz. 12 Halacotz bada, anayeác, çordun gara, ez haraguiagana, haraguiaren araura vicitzeco, baina Spirituagana. 13 Ecen baldin haraguiaren araura vici baçarete, hilen çarete: baina baldin Spirituaz gorputzaren eguitateac mortificatzen badituçue, vicico çarete. 14 Ecen Iaincoaren Spirituaz gobernatzen diraden guciac, Iaincoaren haour dirade. 15 Ecen eztuçue suiectionetaco spiritubat recebitu, berriz beldurretan içateco: baina recebitu duçue adoptionezco spiritua, ceinez oihu eguiten baitugu Abba, erran nahi baita, Aita. 16 Spiritu hunec berac testificatzen du gure spirituarequin batean, ecen Iaincoaren haour garela. 17 Eta baldin haour bagara, bayeta heredero: heredero, diot, Iaincoaren, eta Christen herederoquide, baldin ordea harequin batean suffritzen badugu, harequin batean glorifica gaitecençat. 18 Ecen estimatzen dut dembora hunetaco suffrimenduac eztiradela comparatzeco ethorteco den gloria gutan manifestaturen denarequin. 19 Ecen creaturác desir handiz beguira daude noiz Iaincoaren haourrac manifesta daitezqueen. 20 Ecen creaturác vanitatetara suiet dirade, ez bere nahiz, baina sperançaren azpian suiectionetan eçarri dituenaren causaz, hec-ere deliuraturen diradela corruptionearen suiectionetic, Iaincoaren haourrén gloriaren libertatean içateco. 21 Ecen badaquigu creatura guciac suspirioz elkarrequin daudela, eta penatan diradela oraindrano. 22 Eta ez hec solament, baina gu-ere Spirituaren primitiác ditugula, gueuroc gure baithan suspirioz gaude, adoptionearen beguira gaudela, gure gorputzaren deliurançaren diot. 23 Ecen sperançaz saluatu içan gara. Eta ikusten den sperançá, ezta sperança: ecen nehorc ikusten duena, certaco spera leçaque? 24 Baina baldin ikusten eztugunaz sperança badugu, patientiaz iguriquiten dugu. 25 Eta halaber Spirituac-ere arincen ditu gure infirmitateac, ecen cerçaz othoitz eguin behar dugun bide beçala, eztaquigu: baina Spiritua bera othoiztez dago guregatic erran ecin daitezqueen suspirioz. 26 Baina bihotzac examinatzen dituenac badaqui, ceric den Spirituaren affectionea: ecen Iaincoaren araura othoitz eguiten du sainduacgatic. 27 Badaquigu halaber ecen Iaincoari on daritzoteney gauça guciac elkarrequin aiutatzen çaiztela onetara, iaquiteco da, haren ordenançaren araura deithu diradeney. 28 Ecen lehenetic cein eçagutu baititu hec predestinatu-ere ditu bere Semearen imaginaren conforme içateco, hura dençát lehen iayoa anhitz anayeren artean. 29 Eta cein predestinatu baititu, hec deithu-ere ditu: eta cein deithu baititu, hec iustificatu-ere ditu: eta cein iustificatu baititu hec glorificatu-ere ditu. 30 Cer bada erranen dugu gauça hautara? Baldin Iaincoa gure alde bada, nor içanen da gure contra? 31 Ceinec bere Seme propria ezpaitu guppida vkan, baina gure guciongatic eman vkan baitu, nola eztrauzquigu gauça guciac-ere harequin emanen? 32 Norc produituren du accusationeric Iaincoaren elegituén contra? Iaincoa da iustificatzen duena. 33 Nor da condemnaturen duena? Christ da hil içan dena, baina are resuscitatu-ere dena: Iaincoaren escuinean-ere dena, eta guregatic othoitz eguiten duena. 34 Norc separaturen gaitu gu Christen amoriotic? ala tribulationec, ala hersturac, ala persecutionec, ala gossetec, ala billuci içatec, ala perilec, ala ezpatac? 35 Scribatua den beçala, Hire causaz hiltzen gaituc egun oroz: estimatu içan gaituc haraquinçaco ardién pare. 36 Baina gauça hautan guciotan victorioso bainoago gara, gu onhetsi gaituenaren partez. 37 Ecen segur naiz ecen ez herioc, ez vicitzec, ez Aingueruèc, ez principaltassunéc, ez botheréc, ez presenteco gaucéc, ez ethortecoéc: 38 Ez goratassunec, ez barnatassunec, ez berce creaturac batec-ere ecin separaturen gaituela Iaincoaren amorio Iesus Christ gure Iaunean ekarri draucunetic.

Romans 12:16

16 Gogo batez bata berceagana affectionatuac çaretelaric: gauça gorác affectatzen eztituçuelaric, baina beheretara accommodatzen çaretelaric. Etzaretela çuhur ceuroc baithan.

2 Timothy 4:3

3 Ecen içanen duc demborabat ezpaitute doctrina sanoa suffrituren: baina beharri quillicorrac dituztelaric, beréc bere desirén arauezco iracastunac bilduren baitituzté:

Matthew 23:1-39

1 Orduan Iesus minça cequien gendetzey eta bere discipuluey. 2 Cioela, Moysesen cadirán iarten dirade Scribác eta Phariseuac: 3 Cerere bada erranen baitrauçue beguira deçaçuen, beguira eçaçue eta eguiçue: baina hayén obrén araura eztaguiçuela: ecen erraiten duté, eta ez eguiten. 4 Ecen carga piçuac eta iassan ecin daitezquenac biltzen dituzté, eta eçarten guiçonén soinetara: baina bere erhiaz hunqui nahi eztituzté. 5 Eta bere obra guciac eguiten dituzté guiçonéz ikus ditecençát: ecen çabaltzen dituzté bere philacterioac, eta luçatzen dituzté bere veztimendetaco bazterrac. 6 Eta on darizté lehen placey banquetetan, eta lehen cadirey synagoguetan, 7 Eta salutationey merkatuetan, eta guiçonéz deithu içateari Magistruá, Magistruá. 8 Baina çuec etzaiteztela dei Magistru: ecen bat da çuen doctora, Christ: eta çuec gucioc, anaye çarete. 9 Eta çuen aita ezteçaçuela nehor dei lurrean: ecen bat da çuen Aita, ceruètan dena. 10 Eta etzaiteztela dei doctor: ecen bat da çuen doctora, Christ. 11 Baina çuen artean handién dena, biz çuen cerbitzari. 12 Ecen bere buruä goraturen duena, beheraturen da: eta bere buruä beheraturen duena, goraturen da. 13 Baina maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ceren ersten baituçue ceruètaco resumá guiçonén aitzinean: ecen çuec etzarete sartzen, eta sartzen diradenac eztituçue vtziten sartzera. 14 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen iresten dituçue ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: halacotz duçue condemnatione handiagoa recebituren. 15 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen itsassoa eta leihorra inguratzen dituçue, proselytobat daguiçuençát, eta eguin denean, gehennaco seme eguiten duçue dobláz ceuroc baino areago. 16 Maledictione çuen gainean guidari itsuác, ceinéc baitioçue, Norc-ere iuraturen baitu templeaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu templeco vrrheaz, çordun da. 17 Erhoác eta itsuác, cein da handiago vrrhea, ala vrrhea sanctificatzen duen templea? 18 Eta erraiten duçue, norc-ere iuraturen baitu aldareaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu haren gainean den oblationeaz, çordun da. 19 Erhoác eta itsuác, cein da handiago oblationea, ala oblationea sanctificatzen duen aldarea? 20 Beraz aldareaz iuratzen duenac, iuratzen du harçaz, eta haren gainean diraden gauça guciéz. 21 Eta norc-ere iuratzen baitu templeaz, iuratzen du harçaz, eta hartan habitatzen denaz. 22 Eta iuratzen duenac ceruäz, iuratzen du Iaincoaren thronoaz eta haren gainean iarriric dagoenaz. 23 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen detchematzen dituçue menta eta anisa eta cuminoa, eta vtziten dituçue Legueco gauça piçuagoac, hala nola, iugemendua eta misericordia eta leyaltatea: gauça hauc eguin behar ciraden, eta hec ez vtzi. 24 Guidari itsuác, eltzoa irazten duçue: eta camelua iresten. 25 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen coparen eta plataren campoco aldea chahutzen duçue: baina barnetic dirade arrauberiaz, eta eccessez betheac. 26 Phariseu itsuá, chahu eçac lehenic coparen eta plataren barnecoa, hayén campocoa-ere chahu dadinçát. 27 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen sepulchre churituac irudi duçue, hec campotic eder eracusten dirade: baina barnetic hilén heçurrez eta satsutassun oroz betheac dirade. 28 Halaber çuec-ere campotic guiçoney eracusten çarete iusto, baina barnean hypocrisiaz eta iniquitatez betheac çarete. 29 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen Prophetén sepulchreac edificatzen dituçue, eta iustoén monumentac ornatzen. 30 Eta dioçue, Baldin gure aitén egunetan içan baguina, ezquinén hayén lagun içanen Prophetén odolean. 31 Halatan testificatzen duçue ceurón buruén contra, ecen Prophetác hil dituztenén seme çaretela. 32 Çuec-ere betha eçaçue çuen aitén neurria. 33 Sugueác, vipera castác, nola itzuriren çaizquiote gehennaco iugemenduari? 34 Halacotz huná, nic igorten ditut çuetara Prophetác eta Çuhurrac eta Scribác eta hetaric batzu hilen dituçue eta crucificaturen: eta hetaric batzu açotaturen dituçue çuen synagoguetan, eta persecutaturen hiritic hirira: 35 Dathorrençát çuén gainera lurraren gainean issuri içan den odol iusto guçia, Abel iustoaren odoletic, Zacharia Barachiaren semearen odoleranocoa, cein hil vkan baituçue templearen eta aldarearen artean. 36 Eguiaz diotsuet, ethorrico dirade gauça hauc guciac natione hunen gainera. 37 Ierusalem, Ierusalem, Prophetác hiltzen eta hiregana igorriac lapidatzen dituaná, cembatetan bildu nahi vkan ditut hire haourrac, oilloac bere chitoac hegalen azpira biltzen dituen beçala, eta ezpaituc nahi vkan? 38 Horrá, guelditzen çaiçue çuen etchea desert. 39 Ecen badiotsuet, eznauçue ikussiren hemendic harát derraqueçueno, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena.

James 2:1-13

1 Ene anayeác, eztuçuela Iesus Christ gure Iaun gloriazcoaren fedea, personén acceptionerequin. 2 Ecen baldin sar badadi çuen congregationera guiçon-bat vrrhezco erhaztun-bat duela, preciosqui veztituric: eta sar dadin halaber edocein paubre charqui veztituric, 3 Eta ikartze duçuen preciosqui veztitua denagana, eta erran dieçoçuen hari, Hi iar adi hemen honestqui: eta paubreari derroçuen, Hi ago çutic han, edo iar adi hemen ene scabella azpian: 4 Eztuçue differentia eguin vkan ceuroc baithan, eta eguin içan baitzarete pensamendu gaichtoezco iuge? 5 Ençuçue, ene anaye maiteác, eztitu Iaincoac elegitu mundu hunetaco paubreac fedez abrats içateco, eta hura maite duteney promettatu drauen resumaco heredero? 6 Baina çuec desohoratu vkan duçue paubrea. Ala abratsec etzaituztez tyrannizatzen, eta etzaituztez gortetara erekarten? 7 Eztute hec blasphematzen çuen gainean inuocatu içan den Icen ona? 8 Badaric-ere baldin Legue reala complitzen baduçue Scripturaren araura, cein baita, On eritziren draucac eure hurcoari eure buruäri beçala, vngui eguiten duçue: 9 Baina baldin personén acceptioneric baduçue, bekatu eguiten duçue, eta reprehenditzen çarete Legueaz transgrediçale beçala. 10 Ecen norc-ere Legue gucia beguiraturen baitu, eta punctu batetan faltaturen, gucietan hoguendun da. 11 Ecen erran duenac, Eztuc adulteraturen, erran du halaber, Eztuc hilen. Bada baldin adulteratzen ezpaduc, baina hiltzen bay, Leguearen transgrediçale eguin aiz. 12 Hala minça çaitezte eta hala eguiçue nola libertatezco Legueaz iugeatu behar diradenéc. 13 Ecen condemnatione misericordia gabe eguinen çayó misericordia eguin eztuqueenari: eta gloriatzen da misericordia condemnationearen contra.

1 Corinthians 1:10

10 Bada othoitz eguiten drauçuet anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren icenaz, gauça berbat erran deçaçuen guciéc, eta eztén çuen artean targoaric: baina çareten iunctatuac adimendu batetan eta gogo batetan.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.