Bible verses about "bullying" | Basque

John 18:19-23

19 Sacrificadore subiranoac bada interroga ceçan Iesus bere discipuluéz eta bere doctrináz. 20 Ihardets cieçón Iesusec, Ni publicoqui minçatu içan natzayóc munduari, nic bethiere iracatsi vkan diat synagogán eta templean, nora Iuduac alde gucietaric biltzen baitirade, eta secretuan eznauc minçatu deus. 21 Cergatic interrogatzen nauc ni? interrogaitzac ni cer minçatu natzayen ençun dutenac: hará, hec ciaquié cer erran dudan nic. 22 Eta gauça hauc harc erran cituenean, present ciraden officieretaric batec cihor colpebat eman cieçón Iesusi, cioela, Horrela ihardesten draucac Sacrificadore subiranoari? 23 Ihardets cieçón Iesusec, baldin gaizqui minçatu banaiz, testifica eçac gaizquiaz: eta baldin vngui erran badut, cergatic ioiten nauc?

John 14:1-31

1 Eztadila trubla çuen bihotza: sinhesten duçue Iaincoa baithan, ni baithan-ere sinhets eçaçue. 2 Ene Aitaren etchean egoitzác anhitz dirade: baldin bercela baliz erran nerauqueçuen, Banoa çuey leku appaincera. 3 Eta ioan naiçatenean, eta leku çuey appaindu drauqueçuedanean, berriz ethorriren naiz, eta harturen çaituztet neuregana: non bainaiz ni, çuec-ere çaretençát. 4 Eta norat ni ioaiten naicen badaquiçue, eta bidea badaquiçue. 5 Diotsa Thomasec, Iauna, etzeaquiagu norat ioaiten aicen: eta nolatan bidea ahal daquiquegu ? 6 Diotsa Iesusec, Ni naiz bidea eta eguia eta vicitzea: nehor ezta ethorten Aitagana niçaz baicen. 7 Baldin eçagutzen baninduçue ni, ene Aita-ere eçagut cineçaquete: eta oraindanic eçagutzen duçue hura, eta ikussi duçue hura. 8 Diotsa Philippec, Iauna, eracuts ieçaguc Aita, eta asco ciaicuc, 9 Diotsa Iesusec, Hambat demboraz çuequin nauc, eta eznauc eçagutu ni? Philippé, ikussi nauenac ni, ikussi dic Aita: eta nola hic erraiten duc, Eracuts ieçaguc Aita? 10 Eztuc sinhesten ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela? Nic çuey erraiten drauzquiçuedan hitzac, neurorganic eztitut erraiten: baina nitan dagoen Aitac eguiten ditu obrác. 11 Sinhets neçaçue ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela: ezpere obra beracgatic sinhets neçaçue. 12 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, norc ni baithan sinhesten baitu, nic eguiten ditudan obrác, harc-ere eguinen ditu, eta hauc baino handiagoac eguinen ditu: ecen ni Aitaganat ioaiten naiz. 13 Eta cer-ere escaturen baitzarete ene icenean, hura dut eguinen: glorifica dadinçat Aita Semean. 14 Baldin cerbait esca baçaitezte ene icenean, nic dut eguinen. 15 Baldin niri on badariztaçue, ene manamenduac beguiraitzaçue. 16 Eta nic othoitz eguinen draucat Aitari, eta berce Consolaçalebat emanen drauçue, dagoençat çuequin eternalqui: 17 Eguiazco Spiritu munduac ecin recebi deçaquena diot: ceren ezpaitu ikusten hura, ez eçagutzen: baina çuec badaçaguçue hura, ceren çuec baithan egoiten baita, eta çuetan içanen da. 18 Etzaituztet vtziren çurtz: itzuliren naiz çuetara. 19 Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren, baina çuec ikussiren nauçue: ceren ni vici bainaiz, çuec-ere vicico çarete. 20 Egun hartan çuec duçue eçaguturen ecen ni naicela neure Aita baithan, eta çuec ni baithan eta ni çuec baithan. 21 Ene manamenduey datchetena, eta hec beguiratzen dituena, da niri on dariztana: eta niri on dariztana, ene Aitaz onhetsia içanen da: eta nic hari on eritziren draucat, eta manifestaturen draucat hari neure buruä. 22 Diotsa Iudasec, ez Iscariotec, Iauna, nondic da ceren guri eure buruä manifestaturen baitraucuc, eta ez munduari? 23 Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Baldin norbeitec on badarizt niri, ene hitza beguiraturen du: eta ene Aitac onhetsiren du hura, eta harengana ethorriren gara, eta hura baithan egoitza eguinen dugu. 24 Niri on eztariztanac, ene hitzac eztitu beguiratzen: eta ençuten duçuen hitza, ezta enea, baina ni igorri nauen Aitarena. 25 Gauça hauc erran drauzquiçuet, çuequin nagoela. 26 Baina Consolaçaleac, Spiritu sainduac, cein igorriren baitu Aitac ene icenean, harc iracatsiren drauzquiçue gauça guciac, eta orhoit eraciren drauzquiçue erran drauzquiçuedan gauça guciac 27 Baquea vtziten drauçuet, neure baquea emaiten drauçuet: eztrauçuet munduac emaiten duen beçala, nic emaiten çuey. Eztadila trubla çuen bihotza, eta eztadila icit. 28 Ençun duçue ecen erran drauçuedala, Banoa, eta itzuliren naiz çuetara. Baldin on bacindarizté, segur aleguera cintezquete ceren erran baitut, banoa Aitaganát: ecen Aita ni baino handiago da. 29 Eta orain erran drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean sinhets deçaçuençát. 30 Eznaiz guehiagoric çuequin anhitz minçaturen: ecen ethorri da mundu hunetaco princea, eta nitan eztu deus. 31 Baina haur eguiten da, eçagut deçançát munduac: ecen on daritzadala Aitari: eta nola manatu bainau Aitac, hala eguiten dut. Iaiqui çaitezte, goacen hemandic.

Romans 8:33-37

33 Nor da condemnaturen duena? Christ da hil içan dena, baina are resuscitatu-ere dena: Iaincoaren escuinean-ere dena, eta guregatic othoitz eguiten duena. 34 Norc separaturen gaitu gu Christen amoriotic? ala tribulationec, ala hersturac, ala persecutionec, ala gossetec, ala billuci içatec, ala perilec, ala ezpatac? 35 Scribatua den beçala, Hire causaz hiltzen gaituc egun oroz: estimatu içan gaituc haraquinçaco ardién pare. 36 Baina gauça hautan guciotan victorioso bainoago gara, gu onhetsi gaituenaren partez. 37 Ecen segur naiz ecen ez herioc, ez vicitzec, ez Aingueruèc, ez principaltassunéc, ez botheréc, ez presenteco gaucéc, ez ethortecoéc:

Matthew 5:44

44 Baina nic erraiten drauçuet, Onhets itzaçue çuen etsayac, benedicaitzaçue maradicatzen çaituztenac, vngui eguieçue gaitz daritzuèney: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic, eta persecutatzen çaituztenacgatic.

2 Timothy 3:1-4

1 Haur bada iaquic, ecen azquen egunetan içanen dela dembora perilosic. 2 Ecen içanen dituc guiçonac bere buruentár, auaritioso, vantari, vrgulutsu, disfamaçale, aita-ametara desobedient, ingrat, Iaincoaren menospreciaçale, 3 Affectione natural gabe, leyaltate gabe, calumniaçale, moderamendu gabe, crudel, on diradenén gaitzetsle, 4 Traidore, temerario, hantuac, Iaincoari baino voluptatey hobe erizle.

Philippians 4:4-7

4 Aleguera çaitezte Iaunean bethiere: berriz diot, aleguera çaitezte. 5 Çuen modestiá eçagut bedi guiçon guciéz: Iauna hurbil da. 6 Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari. 7 Eta Iaincoaren baque adimendu gucia iragaiten duenac beguiraturen ditu çuen bihotzac eta çuen adimenduac Iesus Christean.

Philippians 1:1-30

1 PAVLEC eta Timotheoc Iesus Christen cerbitzariéc Iesus Christ Iaunean Philippesen diraden saindu guciey Ipizpicuequin batean eta Diacrequin, 2 Gratia dela çuequin eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic. 3 Esquerrac emaiten drauzquiot neure Iaincoari çueçazco orhoitzapen handirequin, 4 (Bethiere neure oratione gucietan çuen guciongatic bozcariorequin othoitze eguiten dudala) 5 Ceren Euangelioren communionera ethorri içan çareten, lehen egunetic oraindrano: 6 Huneçaz seguratzen naicela, ecen obra ona çuetan hassi vkan duenac acabaturen duela Iesus Christen egunerano: 7 Nola raçoina baita nic haur estima deçadan çueçaz gucioz, ceren bihotzean baitzadutzatet, eta ene estecaduretan, eta defensionean eta Euangelioaren confirmationean çuec gucioc enequin baitzarete participant ene gratian. 8 Ecen Iaincoa dut testimonio cein cinez desiratzen çaituztedan çuec gucioc Iesus Christen affectione cordialez: 9 Eta hunez othoiztez nago, çuen charitatea oraino guehiago eta guehiago abunda dadin eçagutzerequin eta iugemendu gucirequin: 10 Gauça contrarioac discerni ditzaçuençát: pur eta trebucu gabe çaretençát Iesus Christen egunerano: 11 Iesus Christez Iaincoaren gloriatan eta laudoriotan diraden fructuz betheac çaretelaric. 12 Eta nahi dut daquiçuen, anayeác, ecen niri heldu çaizquidan gauçác Euangelioaren auançamendutarago ethorri içan diradela: 13 Hambat non ene estecadurác famatu içan baitirade Christ Iaunean Pretorio gucian eta berce leku gucietan: 14 Eta anayetaric anhitz gure Iaunean ene estecaduréz asseguraturic, ausartquiago hitzaz minçatzera hauçu baitirade. 15 Eta batzuc behinçát inuidiaz eta contentionez, eta bercéc vorondate onez-ere Christ predicatzen duté: 16 Batzuc, diot, contentionez Christ denuntiatzen duté ez purqui, ene estecadurác afflictionez emendatu vstez: 17 Baina bercéc charitatez, daquitelaric ecen Euangelioaren defensionetan eçarri içan naicela. 18 Cer bada? nola-ere baita, bada fictionez, bada eguiaz, Christ predicatzen da: eta hunetan alegueratzen naiz, eta alegueraturen-ere. 19 Ceren baitaquit, ecen haur ethorriren çaitadala saluamendutara çuen orationéz, eta Iesus Cristen Spirituaren aiutáz, 20 Ene iguriquite fermuaren eta sperançaren araura, ecen deusetan eznaicela confus içanen, aitzitic libertate gucirequin bethiere beçala, orain-ere magnificaturen dela Christ ene gorputzean, vicitzez bada hiltzez bada. 21 Ecen niri Christ irabaizte çait vicitzera eta hiltzera. 22 Ala haraguian vicitzera probetchu dudanez, eta cer hauta deçaquedan, eztaquit. 23 Ecen hertsen naiz alde bietaric, desir dudalaric partitzera eta Christequin içatera: ecen haur vnguiz hobeago dut: 24 Baina haraguian egon nadin necessarioago da çuengatic. 25 Eta haur seguratuqui badaquit, ecen egonen naicela eta perseueraturen dudala çuequin gucioquin çuen auançamendutan, eta çuen fedearen bozcariotan. 26 Abunda dadinçát çuen gloriationea Iesus Christean niçaz, ene berriz çuetaraco ethorteaz. 27 Solament Christen Euangelioari dagocan beçala conuersa eçaçue, bada ethor nadin eta ikus çaitzatedan, bada absent naicén, adi deçadan çuen eguitecoez, ecen perseueratzen duçuela spiritu batetan, gogo batez elkarrequin Euangelioaren fedeaz combatitzen çaretelaric, eta contrastez deusetan icitzen etzaretelaric: 28 Cein baita hayén perditionetaco seignale, eta çuen saluamendutaco, eta haur Iaincoaganic. 29 Ecen çuey eman içan çaiçue Christgatic, ez solament hura baithan sinhestea, baina harengatic suffritzea-ere: 30 Nitan ikussi duçuen, eta orain ençuten duçuen combat bera duçuela.

Revelation 1:1-20

1 IESVS CHRISTEN Apocalypsea, cein eman vkan baitrauca hari Iaincoac, declara dietzençát bere cerbitzariey sarri eguin behar diraden gauçác: eta harc bere Aingueruärequin igorriric Ioannes bere cerbitzariari significatu vkan drautza. 2 Ceinec testificatu vkan baitu Iaincoaren hitzaz eta Iesus Christen testimoniageaz eta ikussi vkan dituen gauça guciéz. 3 Dohatsu da iracurtzen duena, eta dohatsu dirade prophetia hunetaco hitzac ençuten, eta hartan scribatuac diraden gauçác beguiratzen dituztenac: ecen demborá sarri da. 4 Ioannesec Asian diraden çazpi Elicey, Gratia dela eta baquea çuequin Denaren eta Cenaten eta Ethortecoaren partez: eta haren throno aitzinean diraden çazpi spirituén partez, 5 Eta Iesus Christen partez, cein baita testimonio fidela, hiletarico lehen iayoa, eta lurreco reguén Princea, 6 Ceinec onhetsi baiquaitu eta ikuci gure bekatuetaric bere odolaz: eta eguin baicrauzquió Regue eta Sacrificadore Iainco bere Aitari: hari bada dela gloria eta indar secula seculacotz. Amen. 7 Huná, ethorten da hodeyéquin eta ikussiren du hura begui oroc, hura çulhatu vkan dutenéc-ere: eta plagnituren dirade haren aitzinean lurreco leinu guciac: bay, Amen. 8 Ni naiz a eta w, erran nahi baita, hatsea eta fina, dio Iaunac, Denac, eta Cenac, eta Ethorteco denac, diot, Bothere gucitacoac. 9 Ni Ioannes, eta Iesus Christen afflictionean eta resumán eta patientián çuen anayea eta laguna, Patmos deitzen den Islán nincén, Iaincoaren hitzagatic, eta Iesus Christen testimoniageagatic: 10 Nincén Spiritutan Igande egun batez, eta ençun neçan neure guibelean voz handibat trompetta batena beçala, cioela, 11 Ni nauc a eta w, lehena eta azquena, eta Ikusten duána scribeçac liburu batetan, eta igor eçac Asian diraden çazpi Elicetara, cein baitirade, Ephesen eta Smyrnen, eta Pergamen, eta Thyatiren, eta Sarden, eta Philadelphian eta Laodicean. 12 Orduan itzul nendin enequin minçatu içan cen vozaren ikustera: eta itzuliric ikus nitzan çazpi candelér vrrhezcoric: 13 Eta çazpi vrrhezco candelerén artean guiçonaren Semea irudi çuembat, arropa luce batez veztitua, eta vrrhezco guerrico batez vgatzén aldean guerricatua. 14 Eta haren buruä eta biloac ciraden churi, ille churia beçala, eta elhurra beçala: eta haren beguiac suaren garra beçala: 15 Eta haren oinac cobre fina beçalaco, labean beçala çachetéla: eta haren voza vr handién hotsa beçala. 16 Eta cituen bere escu escuinean çazpi içar, eta haren ahotic bi ahotaco ezpata çorrotzbat ilkiten cen: eta haren beguithartea cen argui iguzquiac bere indarrean argui eguiten duen beçala. 17 Eta hura ikussi vkan nuenean, eror nendin haren oinetara hila beçala: eta eçar ceçan bere escu escuina ene gainean, ciostala, Eztuála beldurric: ni nauc lehena eta azquena, eta vici naicena: 18 Baina hil içan nauc, eta huná, vici nauc secula seculacotz, Amen: eta citiát iffernuaren eta herioaren gakoac. 19 Scribaitzac ikussi vkan dituan gauçác, eta diradenac eta hauén ondoan eguin behar diradenac: 20 Ene escu escuinean ikussi vkan dituán çazpi içarrén mysterioa, eta çazpi candelér vrrhezcoac. Çazpi içarrac, çazpi Elicetaco Aingueruäc dituc eta ikussi dituán çazpi candelerac, çazpi Eliçác dituc.

Matthew 7:1-5

1 Ezteçaçuela iudica, iudica etzaiteztençát. 2 Ecen cer iugemenduz iudicaturen baituçue, iudicaturen çarete: eta cer neurriz neurthuren baituçue, aldiz neurthuren çaiçue. 3 Eta cergatic behatzen duc eure anayeren beguico fitsera, eta eure beguico gapirioari ezatzayo ohartzen? 4 Edo, nola diotsóc eure anayeri, Vztac idoqui deçadan fitsa hire beguitic, eta horrá, gapirioa hire beguian? 5 Hypocritá, idocac lehenic gapirioa eure beguitic, eta orduan behaturen duc, idoqui deçán fitsa eure anayeren beguitic.

Romans 15:7

7 Halacotz recebi eçaçue elkar, Christec-ere gu recebitu gaituen beçala Iaincoaren gloriatan.

Revelation 21:8

8 Baina beldurtiey, eta increduley, eta execrabley, eta guiça-erhailey, eta paillartey, eta poçoaçaley, eta idolatrey, eta gueçurti guciey partea assignatua dagote suz eta suphrez dachecan stagnean, cein baita bigarren herioa.

Matthew 25:31-46

31 Bada guiçonaren Semea dathorrenean bere glorián, eta Aingueru saindu guciac harequin, orduan iarriren da bere gloriaren thronoan. 32 Eta bilduren dirade haren aitzinera natione guciac, eta bereciren ditu batac bercetaric, artzainac ardiac akerretaric beretzen dituen beçala. 33 Eta eçarriren ditu ardiac bere escuinean, eta akerrac bere ezquerrean. 34 Orduan erranen draue Reguec bere escuinecoey Çatozte ene Aitaren benedicatuác, hereta eçaçue munduaren fundationetic preparatu çaiçuen resumá. 35 Ecen gosse içan naiz eta eman drautaçue iatera: egarri içan naiz, eta eman drautaçue edatera: arrotz nincen, eta recebitu nauçue, 36 Billuci, eta veztitu nauçue: eri, eta visitatu nauçue: presoindeguian nincén, eta enegana ethorri içan çarete. 37 Orduan ihardetsiren draucate iustoéc, dioitela, Iauna, noiz ikussi augu gosseric, eta bazcatu augu: edo egarriric eta edatera eman drauagu? 38 Eta noiz ikussi augu arrotz, eta recebitu augu? edo billuci, eta veztitu augu? 39 Edo noiz ikussi augu eri, edo presoindeguian eta ethorri gara hiregana? 40 Eta ihardesten duela Reguec erranen draue, Eguiaz diotsuet, ene anaye chipién hautaric bati eguin draucaçuen becembatean niri eguin drautaçue: 41 Orduan erranen draue ezquerrecoy-ere, Maradicatuác, parti çaitezte eneganic seculaco sura, deabruari eta haren aingueruèy preparaturic dauenera. 42 Ecen gosse içan naiz, eta eztrautaçue eman iatera: egarri içan naiz, eta eztrautaçue eman edatera. 43 Arrotz nincén, eta eznauçue recebitu: billuci, eta eznauçue veztitu: eri eta presoindeguian, eta eznauçue visitatu. 44 Orduan hec-ere ihardetsiren draucate, erraiten dutela, Iauna, noiz ikussi augu gosse edo egarri, edo arrotz, edo billuci, edo eri, edo presoindeguian, eta ezaugu cerbitzatu? 45 Orduan ihardetsiren draue, erraiten duela, Eguiaz diotsuet chipien hautaric bati eguin eztraucaçuen becembatean, niri-ere eztrautaçue eguin. 46 Eta ioanen dirade hauc tormenta eternalera: baina iustoac vicitze eternalera.

1 Corinthians 14:33

33 Ecen Iaincoa ezta confusionezco Iainco, baina baquezco, sainduén Eliça gucietan agueri den beçala.

Revelation 20:12

12 Eta ikus nitzan hilac chipiac eta handiac Iaincoaren aitzinean ceudela, eta liburuäc irequi citecen: eta berce liburubat irequi cedin, cein baita vicitzeco liburua: eta iugea citecen hilac liburuètan scribatuac ciraden gaucetaric, bere obrén araura.

Matthew 25:34-40

34 Orduan erranen draue Reguec bere escuinecoey Çatozte ene Aitaren benedicatuác, hereta eçaçue munduaren fundationetic preparatu çaiçuen resumá. 35 Ecen gosse içan naiz eta eman drautaçue iatera: egarri içan naiz, eta eman drautaçue edatera: arrotz nincen, eta recebitu nauçue, 36 Billuci, eta veztitu nauçue: eri, eta visitatu nauçue: presoindeguian nincén, eta enegana ethorri içan çarete. 37 Orduan ihardetsiren draucate iustoéc, dioitela, Iauna, noiz ikussi augu gosseric, eta bazcatu augu: edo egarriric eta edatera eman drauagu? 38 Eta noiz ikussi augu arrotz, eta recebitu augu? edo billuci, eta veztitu augu? 39 Edo noiz ikussi augu eri, edo presoindeguian eta ethorri gara hiregana? 40 Eta ihardesten duela Reguec erranen draue, Eguiaz diotsuet, ene anaye chipién hautaric bati eguin draucaçuen becembatean niri eguin drautaçue:

Matthew 7:12

12 Bada guiçonéc çuey eguin dietzaçuen nahi dituçuen gauça guciac, eguin ietzeçue çuec-ere hæy halaber: ecen haur da Leguea eta Prophetác.

John 18:22-23

22 Eta gauça hauc harc erran cituenean, present ciraden officieretaric batec cihor colpebat eman cieçón Iesusi, cioela, Horrela ihardesten draucac Sacrificadore subiranoari? 23 Ihardets cieçón Iesusec, baldin gaizqui minçatu banaiz, testifica eçac gaizquiaz: eta baldin vngui erran badut, cergatic ioiten nauc?

Ephesians 5:8-14

8 Ecen noizpait ilhumbe cineten, baina orain argui çarete gure Iaunean: arguizco haour anço ebil çaitezte: 9 (Ecen Spirituaren fructua consistitzen da ontassun eta iustitia eta eguia gucitan) 10 Experimentatzen duçuelaric Iaunari placent çayona cer den. 11 Eta ezteçaçuela communica ilhumbearen obra fructu gabetan, baina aitzitic reprehendi-ere itzaçue. 12 Ecen heçaz ichilic eguiten diraden gaucén erraitea-ere deshonestate da. 13 Baina gauça guciac, camporatzen diradenean arguiaz, manifestatzen dirade: ecen gucia manifestatzen duena, arguia da. 14 Halacotz erraiten du, Iratzar adi lo atzaná, eta iaiqui adi hiletaric, eta arguituren au Christec.

1 Peter 3:8-9

8 Eta finalqui guciac çareten consentimendu batetaco eta compassione batetaco, fraternalqui onhetsle çaretelaric misericordioso, gratioso: 9 Gaitza gaitzagatic rendatzen eztuçuela edo iniuria iniuriagatic, baina contrariora, benedicatzen duçuela: daquiçuelaric ecen hartara deithuac çaretela, benedictionezco heretagea possedi deçaçuençát.

2 Timothy 2:22

22 Gaztetassunaren guthiciey-ere ihes eguiéc, eta iarreiqui aquió iustitiari, fedeari, charitateari, baqueari bihotz purez Iauna inuocatzen dutenequin.

Revelation 22:12

12 Eta huná, ethorten naiz sarri: eta ene alocairua enequin da, renda dieçodançát batbederari haren obrá içanen den beçala.

James 4:11-12

11 Elkarren contra etzaiteztela gaizqui minça, anayeác: anayearen contra minço denac, eta bere anayea condemnatzen duenac, Leguearen contra gaizqui erraiten du, eta Leguea condemnatzen du: eta baldin Leguea condemnatzen baduc, ezaiz Leguearen eguile, baina iuge. 12 Legue eçarlea bat da salua eta gal ahal deçaquena: hi nor aiz bercea iugeatzen duana?

Revelation 21:4

4 Eta ichucaturen du Iaincoac nigar chorta gucia hayén beguietaric: eta herioa guehiagoric ezta içanen ez vrthueriaric, ez heyagoraric, ez nequeric: ecen leheneco gauçác iragan dirade.

Romans 12:18

18 Eguin albadadi, çuetan den becembatean, guiçon guciequin baquea duçuen.

Mark 12:31

31 Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala: hauc baino berce manamendu handiagoric eztuc.

Romans 2:1

1 Halacotz excusa gabe aiz o guiçoná, nor-ere baitaiz berceac iugeatzen dituana: ecen hunez beraz ceren iugeatzen baituc bercea, eure buruä condemnatzen duc: ikussiric ecen iugeatzen ari aicenorrec, gauça bérac eguiten dituála.

Romans 2:1-29

1 Halacotz excusa gabe aiz o guiçoná, nor-ere baitaiz berceac iugeatzen dituana: ecen hunez beraz ceren iugeatzen baituc bercea, eure buruä condemnatzen duc: ikussiric ecen iugeatzen ari aicenorrec, gauça bérac eguiten dituála. 2 Eta badaquigu ecen Iaincoaren iugemendua eguiaren araura dela halaco gauçác eguiten dituztenén gainean. 3 Eta vste duc, o guiçon halaco gauçac eguiten dituztenac iugeatzen dituaná, eta eurorrec hec eguiten, ecen hi itzuriren atzayola Iaincoaren iugemenduari? 4 Ala haren benignitatearen eta patientiaren eta iguriquite lucearen abrastassuna menospreciatzen duc: eçagutzen eztualaric ecen Iaincoaren benignitateac emendamendutara deitzen auèla ? 5 Baina eure gogortassunaren eta bihotz vrriquimendu gabearen araura, hiraz thesaur eguiten draucac eure buruäri hiraren eta Iaincoaren iugemendu iustoaren declarationeco egunecotzat. 6 Ceinec rendaturen baitrauca, batbederari ceini bere obrén araura: 7 Hala nola, vngui eguitezco irauterequin gloria eta ohore eta immortalitate bilhatzen duteney, vicitze eternala: 8 Baina reuoltari diradeney, eta eguiari behatzen etzaizconey, baina iniustitia obeditzen duteney, rendaturen çaye indignatione eta hira. 9 Tribulatione eta herstura gaichtaqueria eguiten duen guiçon guciaren arimaren gainera, Iuduarenera lehenic, guero Grecoarenera-ere. 10 Baina gloria eta ohore eta baque vngui eguiten duen guciari, Iuduari lehenic, guero Grecoari-ere. 11 Ecen ezta personén acceptioneric Iaincoa baithan. 12 Ecen Leguea gabe bekatu eguin duten guciac, Leguea gabe galduren-ere dirade: eta Leguean bekatu eguin duten guciac, Legueaz iugeaturen dirade. 13 (Ecen eztirade Leguea ençuten dutenac iusto Iaincoa baithan: baina Leguea eguiten dutenac iustificaturen dirade. 14 Ecen ikussiric ecen Gentiléc Leguea eztutelaric, naturalqui Legueari dagozcan gauçác eguiten dituztela, hec Leguea eztutelaric, bere buruençát berac dirade Legue: 15 Ceinéc eracusten baituté Leguearen obrá scribatua bere bihotzetan, berén conscientiác halaber testimoniage rendatzen drauelaric, eta hayén pensamenduéc elkar accusatzen dutelaric, edo excusatzen-ere.) 16 Iaincoac guiçonén secretuac iugeaturen dituen egunean, ene Euangelioaren araura, Iesus Christez. 17 Huná, hi icen goiticoz deitzen aiz Iudu, eta reposatzen aiz Leguean, eta gloriatzen aiz Iainco Iaunean. 18 Eta eçagutzen duc haren vorondatea, eta badaquic contrario denaren beretzen, Legueaz instruitu içanic. 19 Eta fida aiz itsuén guidari aicela, ilhumbean diradenén argui, 20 Ignorantén instruiçale, haourrén iracasle, ceren baituc eçagutzearen eta eguiaren formá Leguean. 21 Hic bada bercea iracasten duanorrec, eure buruä eztuc iracasten: predicatzen baituc eztela ebatsi behar, ebaisten duc: 22 Erraiten baituc eztela adulterioric iauqui behar, adulterio iauquiten duc: idolác abominationetan baitadutzac, eurorrec sacrilegio eguiten duc. 23 Eta Leguean gloriatzen baitaiz, Leguea hautsiz Iaincoa desohoratzen duc. 24 Ecen Iaincoaren icena çuen causaz blasphematzen da Gentilén artean: scribatua den beçala. 25 Ecen eguia duc, circoncisionea probetchable dela, baldin Leguea beguira badeçac: baina baldin Leguearen hautsle bahaiz, hire circoncisionea preputio bilhatzen duc. 26 Bada baldin preputioac Leguearen ordenançác beguira baditza, haren preputioa ezta circoncisionetan estimaturen? 27 Eta naturaz den preputioac baldin Leguea beguira badeça, ezau iugeaturen hi, letraz eta circoncisionez Leguearen hautsle aicenor? 28 Ecen ezta hura Iudu, gainetic dena: ezeta gainetic haraguian eguiten dena circoncisione. 29 Baina hura da Iudu, barnetic dena: eta circoncisionea da, bihotzetic dena, spirituan ez letrán: cein Iuduren laudorioa ezpaitatorque guiçonetaric baina Iaincoaganic.

Ephesians 4:29

29 Hitz corrumpituric batre çuen ahotic ilki eztadila, baina cembeit bada, edificationearen vsançaco on datenic, ençuten duteney gratia eman diecençát.

Matthew 5:38-41

38 Ençun vkan duçue, ecen erran içan dela, Beguia beguiagatic, eta hortza hortzagatic. 39 Baina nic erraiten drauçuet, Eztieçoçuela resisti gaizquiari: baina baldin norbeitec io baheça eure escuineco mathelán, itzul ieçóc bercea-ere. 40 Eta hiri auci eguin nahi drauanari, eta eure iaccá edequi, vtzi ieçoc mantoa-ere. 41 Eta norc-ere nahi vkanen baihau bortchatu lecoa baten eguitera, albeitindoa harequin biga.

Matthew 5:11

11 Dohatsu içanen çarete nehorc iniuria erran drauqueçuenean, eta persecutatu çaituqueztenean, eta hitz gaichto gucia erran duqueitenean çuen contra, gueçurrez ene causaz.

1 John 2:9

9 Norc erraiten baitu ecen arguian dela, eta bere anayeri gaitz baitaritzá hura ilhumbean da oraindrano .

1 John 3:15

15 Norc-ere gaitz baitaritza bere anayeri hura guicerhaile da: eta badaquiçue guicerhailec batec-ere eztuela vicitze eternal bere baithan dagoena.

Matthew 5:43-48

43 Ençun vkan duçue ecen erran içan dela, On eritziren draucac eure hurcoari, eta gaitz eritziren draucac eure etsayari. 44 Baina nic erraiten drauçuet, Onhets itzaçue çuen etsayac, benedicaitzaçue maradicatzen çaituztenac, vngui eguieçue gaitz daritzuèney: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic, eta persecutatzen çaituztenacgatic. 45 Çuen Aita ceruètan denaren haour çaretençat: ecen harc ilki eraciten du bere iguzquia gaichtoén eta onén gainera, eta igorten du vria iustoén eta iniustoén gainera. 46 Ecen baldin çuey on daritzueney on badarizteçue, cer sari vkanen duçue? eztute publicanoéc-ere hori bera eguiten? 47 Eta baldin çuen anayey solament beguitharte eguiten badraueçue, cer guehiago eguiten duçue? eztute publicanoec-ere horrela eguiten? 48 Çareten bada çuec perfect, çuen Aita ceruètan dena perfect den beçala.

Romans 12:19-20

19 Etzaiteztela ceuroc mendeca, ene maiteác, baina leku emoçue hirari: ecen scribatua da, Niri mendequioa: nic dut rendaturen, dio Iaunac. 20 Bada baldin gosse bada hire etsaya, emóc iatera: baldin egarri bada, emóc edatera: ecen hala eguiten duála suco ikatzac bere buru gainera bilduren drautzac.

2 Timothy 1:7

7 Ecen eztiraucuc eman Iaincoac iciapenetaco spiritubat, baina verthutetaco, eta dilectionetaco, eta adimendu sanotaco spiritubat.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.