Bible verses about "666" | Basque

Revelation 20:4

4 Guero ikus nitzan alkiac, eta iar citecen hayén gainetan gendeac, eta iugemendua eman cequién: eta Iesusen testimoniageagatic, eta Iaincoaren hitzagatic buruäc edequi içan çaiztenén arimác, eta ceinéc ezpaitzuten adoratu bestiá ez haren imaginá, eta ezpaitzutén hartu vkan haren mercá bere belarretan edo bere escuetan, eta vicico dirade eta regnaturen duté Christequin milla vrthez.

Revelation 12:1-17

1 Eta ikus cedin signo handibat ceruän, Emazte iguzquiaz inguratubat, ceinen oinén azpian baitzén ilharguia, eta buruän hamabi içarrezco coroabat. 2 Eta içorra içanez heyagoraz cegoen erdi beharrezco minez, eta tormenta iragaiten çuen erdi cedinçát. 3 Ikus cedin berce signobat-ere ceruän, eta huná, dragoin gorharats handibat, çazpi buru cituenic eta hamar adar: eta bere buruètan çazpi diadema. 4 Eta haren buztanac tiratzen çuen ceruco içarrén herén partea, eta egotz citzan hec lurrera: eta gueldi cedin dragoina emazte erdi behar çuenaren aitzinean, erdi çatenean, haren haourra irets leçançát. 5 Eta erd cedin seme ar batez ceinec gobernatu behar baitzituen natione guciac burdinazco berga batez: eta harrapa cedin haren haourra Iaincoagana eta haren thronora. 6 Eta emazteac ihes ceguian desertu batetara, non baitu lekua Iaincoaz appainduric, han hura haz deçatençát milla eta ber-ehun eta hiruroguey egunez. 7 Eta eguin cedin bataillabat ceruän: Michele eta haren Aingueruäc bataillatzen ciraden dragoinaren contra, eta dragoina combatitzen cen eta haren Aingueruäc: 8 Baina etziraden borthitzenac içan, eta hayén lekua etzedin guehiagoric eriden ceruän. 9 Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue çahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi içan da bada lurrera, eta haren Aingueruäc harequin iraitz citecen. 10 Eta ençun neçan voz handibat cioela ceruän, Orain eguin da saluamendua, eta indarra, eta gure Iaincoren resumá, eta Christ harenaren botherea: ecen gure anayén accusaçalea iraitzi içan da, ceinec accusatzen baitzituen gure Iaincoaren aitzinean egun eta gau. 11 Baina hec garaithu içan çaizquio Bildotsaren odolaren causaz eta bere testimoniageco hitzaren causaz, eta bere viciac eztituzte guppida vkan heriorano. 12 Halacotz çaitezte aleguera, ceruäc eta hetan habitatzen çaretenác. Maledictione lurreco eta itsassoco habitantey: ecen iautsi da deabrua çuetara, hira handiz betheric, nola baitaqui ecen dembora appurbat baduela. 13 Ikussi vkan çuenean bada dragoinac ecen iraitzi içan cela lurrera, persecuta ceçan arraz erdi içan cen emaztea. 14 Baina eman içan çaizcan emazteari arrano handi batenic bi hegal, hegalda ledinçát suguearen aitzinetic desertura, bere lekura, non hatzen baita dembora batetacotz eta demborétacotz eta demboraren erditacotz. 15 Eta iraitz ceçan sugueac emaztearen ondoan bere ahotic vr fluuiobat beçala, hura harrapa eraci leçançát fluuioaz. 16 Baina aiuta ceçan lurrac emaztea, eta irequi ceçan lurrac bere ahoa, eta hurrupa ceçan dragoinac bere ahotic iraitzi vkan çuen fluuioa 17 Orduan asserre cedin dragoina emaztearen contra, eta ioan cedin guerla eguitera haren hacico goiticoén, Iaincoaren manamenduac beguiratzen dituztenén eta Iesus Christen testimoniagea dutenén contra.

Revelation 13:17

17 Eta nehorc ecin eros leçan edo sal mercá luenec baicen, edo bestiaren icena, edo haren icenaren contua.

Revelation 14:1-20

1 Orduan beha neçan, eta huná, Bildotsa cegoen Siongo mendi gainean, eta harequin ehun eta berroguey eta laur milla, çutela haren Aitaren icena scribatua bere belarretan. 2 Eta ençun neçan vozbat cerutic vr handién hotsa beçala, eta igorciri handi baten hotsa beçala: eta ençun neçan bere guitarrac ioiten cituzten guittarrarién soinubat: 3 Eta cantatzen çuten quasi cantu berribat throno aitzinean, eta laur animalén, eta Ancianoén aitzinean: eta nehorc ecin ikas ceçaqueen cantua ehun eta berroguey eta laur milléc baicen, cein baitirade lurretic erossiac: 4 Hauc dirade emaztequin satsutu eztiradenac: ecen virgina dirade: hauc dirade Bildotsari darreitzanac norat-ere ioan baitadi: hauc dirade guiçonén artetic erossiac, primitia Iaincoari eta Bildotsari sanctificatuac. 5 Eta hayén ahoan ezta eriden enganioric: ecen macula gabe dirade Iaincoaren throno aitzinean. 6 Guero ikus neçan berce Ainguerubat ceruären arteaz hegaldatzen cela, Euangelio eternala çuela, euangeliza liecençat lurreco habitantey, eta natione, eta leinu, eta mihi, eta populu guciari: 7 Cioela ocengui, Çareten beldur Iaincoaren, eta hari gloria emoçue: ecen ethorri da haren iugemenduaren ordua: eta adora eçaçue ceruä eta lurra eta itsassoa eta vr ithurriac eguin dituena. 8 Eta berce Ainguerubat iarreiqui cequión, cioela, Erori da erori Babylon, ciuitate handi hura, ceren bere paillardiçaren hirataco mahatsarnoaz natione guciac edaran vkan baititu. 9 Eta heren Aingueruä iarreiqui cequién, cioela ocengui, Baldin nehorc adora badeça bestiá eta haren imaginá, eta har badeça haren merçá bere belarrean edo bere escuan, 10 Harc-ere edanen du Iaincoaren hiraco mahatsarnotic, bay, mahatsarno pur haren hiraco copara hustutic: eta tormentaturen da suz eta suphrez Aingueru sainduén aitzinean eta Bildotsaren aitzinean. 11 Eta hayén tormentaco kea altchaturen da secula seculacotz: eta eztute vkanen paussuric ez egun ez gau adoratzen dutenéc bestiá eta haren imaginá, eta baldin nehorc har badeça haren icenaren mercá. 12 Hemen da sainduén patientiá: hemen dirade Iaincoaren manamenduac eta Iesusen fedea beguiratzen dituztenac. 13 Orduan ençun neçan vozbat cerutic, ciostala, Scriba eçac, Dohatsu dirade Iaunean hiltzen diraden hilac hemendic harat. Bay, dio Spirituác: ecen reposatzen dirade bere nequetaric, eta bere obrác iarreiquiten çaizté. 14 Eta beha neçan, eta huná hodey churibat: eta hodey gainean norbeit cegoen iarriric guiçona irudi çuenic, çuela bere buru gainean vrrhezco coroabat, eta bere escuan iguitey çorrotzbat. 15 Eta berce Ainguerubat ilki cedin templetic, oihuz çayola ocengui, hodey gainean iarriric cegoenari, Eçarrac eure iguiteya, eta vztá errequeita eçac: ecen ethorri çaic errequeitatzeco ordua: ecen lurreco vztá çorhitu duc. 16 Orduan eçar ceçan hodey gainean iarriric cegoenac, bere iguiteya lurrera: eta errequeita cedin lurra. 17 Eta berce Ainguerubat ilki cedin ceruco templetic, çuela harc-ere iguitey çorrotzbat. 18 Eta berce Ainguerubat ilki cedin aldaretic, çuela bothere suaren gainean, eta ocengui oihu eguin cieçón iguitey çorrotza çuenari, cioela, Eçarrac eure iguitey çorrotza, eta mendemaitzac lurreco mahastico mulkoac: ecen hartango mahatsac onthu dituc. 19 Eta eçar ceçan Aingueruäc bere iguitey çorrotza lurrera, eta mendema ceçan lurreco mahastia, eta igor ceçan Iaincoaren hiraren laco handira. 20 Eta lacoa aurizqui cedin Ciuitatetic campoan: eta ilki cedin odol lacotic çamarién bridetarano, milla eta sey ehun estadiotan.

Revelation 13:16-18

16 Eta eguiten çuen, guciéc, chippiéc eta handiéc, abratséc eta paubréc, libréc eta sclaboéc hartzen baitzuten mercabat bere escu escuinean, edo bere belarretan. 17 Eta nehorc ecin eros leçan edo sal mercá luenec baicen, edo bestiaren icena, edo haren icenaren contua. 18 Hemen da sapientiá: adimenduric duenac conta beça bestiaren icena: ecen contua guiçonarena da, eta haren contua, sey ehun eta hiruroguey eta sey.

Revelation 13:1-18

1 Orduan ikus neçan bestiabat itsassotic igaiten cela, çazpi buru eta hamar adar cituenic, eta bere adar gainetan hamar diadema: eta bere buru gainetan basphemiotaco icen-bat. 2 Eta nic ikussi vkan nuen bestiác Leoparta irudi çuen, eta haren oinac ciraden hartzarenac beçalaco: eta haren ahoa lehoinaren ahoa beçalaco: eta eman cieçon hari dragoinac bere puissançá, eta thronoa, eta bothere handi. 3 Eta ikus neçan haren buruetaric bat heriotara çauria beçala, baina haren heriotaraco çauria sendatu içan cen: eta miraculuz cegoela lur gucia iarreiqui cequión bestiari. 4 Eta adora ceçaten, bestiari bothere eman ceraucan dragoina, eta adora ceçaten bestiá, cioitela, Nor da bestia irudi duenic? haren contra nor combati ahal daite? 5 Eta eman cequión aho gauça handiac eta blasphemioac pronuntiatzen cituena, eta eman cequión bothere berroguey eta bi hilebetheren complitzeco. 6 Eta irequi ceçan bere ahoa blasphematzera Iaincoaren contra, blasphema litzançát haren icena, eta haren tabernaclea, eta ceruän diradenac. 7 Eta eman cequión sainduén contra-ere guerla eguitea, eta hæy garaitzea: eta eman cequión bothere leinu, eta mihi, eta natione ororen gainean. 8 Eta adoratzen çutén hura lurreco habitant guciéc, ceinén icenac ezpaitirade scribatuac, munduaren fundationetic hil içan den Bildotsaren vicitzeco liburuän 9 Baldin nehorc beharriric badu, ençun beça. 10 Baldin nehorc captiuitatera eramaiten badu, captiuitatera eramanen da bera: baldin nehorc ezpataz hil badeça, behar da hura ezpataz hil dadin: hemen da sainduén patientiá eta fedea. 11 Guero ikus neçan, berce bestiabat igaiten cela lurretic, eta cituen bi adar Bildotsarenac irudi: baina dragoina beçala minço cen. 12 Eta harc lehen bestiaren bothere gucia exercitzen çuen haren presentián: eta eguiten çuen, lurrac eta hartaco habitantéc adora leçaten leheneco bestia hura, ceinen heriotaraco çauria sendatu içan baitzén. 13 Eta signo handiac eguiten cituen, hambat non sua cerutic lurrera eraits eraciten baitzuen guiçonén aitzinean. 14 Eta seducitzen cituen lurreco habitantac signoén causaz, ceinén eguitea eman içan baitzayón bestiaren aitzinean: ciostela lurreco habitantey, eguin lieçoten imaginabat bestia hari, cein ezpataz çauri içan baitzén, baina viztu içan da. 15 Eta hari eman cequión, bestiaren imaginari spiritu eman lieçón, eta bestiaren imaginá minça ledin, eta eguin leçan, bestiaren imaginá adoratzen ezluten guciac, hil litecen. 16 Eta eguiten çuen, guciéc, chippiéc eta handiéc, abratséc eta paubréc, libréc eta sclaboéc hartzen baitzuten mercabat bere escu escuinean, edo bere belarretan. 17 Eta nehorc ecin eros leçan edo sal mercá luenec baicen, edo bestiaren icena, edo haren icenaren contua. 18 Hemen da sapientiá: adimenduric duenac conta beça bestiaren icena: ecen contua guiçonarena da, eta haren contua, sey ehun eta hiruroguey eta sey.

Revelation 13:18

18 Hemen da sapientiá: adimenduric duenac conta beça bestiaren icena: ecen contua guiçonarena da, eta haren contua, sey ehun eta hiruroguey eta sey.

Topical data is from OpenBible.info, retrieved November 11, 2013, and licensed under a Creative Commons Attribution License.