Matthew 22:37 Cross References - Basque

37 Eta Iesusec erran cieçón, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz.

Mark 12:29-30

29 Eta Iesusec ihardets cieçón. Manamendu gucietaco lehena duc, Behadi Israel, gure Iainco Iauna, Iaun bakoitzbat duc. 30 Onhetsiren duc bada eure Iainco Iauna, eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz, eta eure ahal guciaz: haur duc lehen manamendua.

Mark 12:33

33 Eta haren onhestea bihotz guciaz, eta adimendu guciaz, eta arima guciaz, eta indar guciaz: eta hurcoaren onhestea bere buruä beçala, guehiago dela ecen ez holocausta eta sacrificio guciac.

Luke 10:27

27 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure indar guciaz, eta eure pensamendu guciaz: eta eure hurcoa eure buruä beçala.

Romans 8:7

7 Ceren haraguiaren affectionea etsaigoa baita Iaincoaren contra: ecen Iaincoaren Leguearen ezta suiet: eta ecin-ere daite.

Hebrews 10:16-17

16 Haur da egun hayén ondoan hequin eguinen dudan alliançá, dio Iaunac, Emanen ditut neure Legueac hayén bihotzetan, eta hayén adimenduetan hec ditut scribaturen: 17 Eta hayen bekatuéz eta iniquitatéz ez naiz guehiagoric orhoit içanen.

1 John 5:2-5

2 Hunetan eçagutzen dugu ecen on dariztegula Iaincoaren haourrey, Iaincoari on daritzagunean, eta haren manamenduac beguiratzen ditugunean. 3 Ecen haur da Iaincoaren charitatea, haren manamenduac beguira ditzagun, eta haren manamenduac gaitzac eztirade. 4 Ecen cer-ere Iaincoaganic iayo baita, garaitzen çayo munduari: eta haur da victoria munduari garaithu çayona, gure fedea. 5 Nor da munduari garaitzen çayona, Iesus dela Iaincoaren Semea sinhesten duena baicen?

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.