2 Corinthians 10:14 Cross References - Basque

14 Ecen çuetarano heldu içan ezpaguina beçala, ezgara hedatzen behar den baino guehiago: ecen çuetarano-ere heldu içan gara Christen Euangelioan:

Mark 1:1

1 IESVS CHRIST Iaincoaren Semearen Euangelio hatsea:

Acts 20:24

24 Baina eztut deusen ansiaric, eta neure vicia etzait precioso, acaba deçadançát neure cursua bozcariorequin, Iesus Iaunaganic recebitu dudan carguä, Iaincoaren gratiaren Euangelioa testifica dadinçát.

Romans 1:16

16 Ecen eznaiz ahalque Christen Euangelioaz: ceren Iaincoaren botherea baita, sinhesten duen guciaren saluamendutan, Iuduaren lehenic eta guero Grecoaren.

Romans 2:16

16 Iaincoac guiçonén secretuac iugeaturen dituen egunean, ene Euangelioaren araura, Iesus Christez.

Romans 15:18-19

18 Ecen ez ninçande, Christec niçaz eguin eztuen gauçaren erraitera ausart, Gentilén obedientiatara erekarteco, hitzez eta eguinez: 19 Signoén eta miraculuén verthutez, Iaincoaren Spirituaren verthutez: hambat non Ierusalemetic eta aldirietaric Illyriquerano abunda eraci vkan baitut Christen Euangelioa:

Romans 16:25

25 Bada çuec confirma ahal çaitzaqueztenari, ene Euangelioaren eta Iesus Christen predicationearen araura, hambat demboraz gueroztic mysterio estaliric egon den reuelationearen araura:

1 Corinthians 2:10

10 Baina guri Iaincoac reuelatu vkan drauzquigu bere Spirituaz: ecen Spirituac gauça guciac penetratzen ditu, báy Iaincoaren gauça barnác-ere.

1 Corinthians 3:5-6

5 Nor da bada Paul, eta nor Apollo, cerbitzari baicen, ceinéz sinthetsi vkan baituçue, eta batbederari Iaunac eman draucan beçala? 6 Nic landatu vkan dut, Apolloc arregatu: baina Iaincoac eman du handitzea.

1 Corinthians 3:10

10 Iaincoaren gratia niri eman çaitadanaren araura, nabussi iaquinsu batec beçala fundamenta eçarri vkan dut, eta berce batec gainean edificatzen du: baina batbederac becussa nola gainean edificatzen duen.

1 Corinthians 4:15

15 Ecen hamar milla pedagogo bacintuzte-ere Christean, ez ordea anhitz aita: ecen Iesus Christean, Euangelioaz nic engendratu vkan çaituztet.

1 Corinthians 9:1-2

1 Eznaiz Apostolu? eznaiz libre? eztut Iesus Christ gure Iauna ikussi? etzarete çuec ene lana gure Iaunean? 2 Baldin bercén Apostolu ezpanaiz, çuen berere banaiz: ecen ene Apostolutassunaren cigulua çuec çarete gure Iaunean.

2 Corinthians 2:12

12 Goiticoz, ethorriric Troasera Christen Euangelioagatic, borthá irequi baçaitadán-ere Iaunaz:

2 Corinthians 3:1-3

1 Hatsen gara berriz gure buruén gommendatzen? ala behar dugu batzuc beçala, epistola gommendagarriric çuetara, edo çuetaric gommendagarriric? 2 Gure epistolá çuec çarete, gure bihotzetan scribatua, cein eçagutzen eta iracurtzen baita guiçon guciéz. 3 Agueri den becembatean ecen Christen epistola guçaz administratua çaretela, scribatua ez tintaz, baina Iainco viciaren Spirituaz: ez harrizco tauletan, baina bihotzeco taula haraguizcoetan.

2 Corinthians 4:4

4 Ceinétan mundu hunetaco iaincoac itsutu vkan baititu adimenduac, diot, infideletan, Christ Iaincoaren imagina denaren gloriaren Euangelioco arguiac hæy arguiric eztaguiençát.

Galatians 1:6-8

6 Miraz nago nola horrein sarri, Christen gratiara deithu vkan cenduztena vtziric transportatu içan çareten berce Euangeliotara: 7 Berceric batre eztelaric: baina batzuc trublatzen çaituztéz, eta nahi duté erauci Christen Euangelioa: 8 Baina baldin guc-ere, edo Aingueru batec cerutic euangelizatzen badrauçue, euangelizatu drauçuegunaz berceric, maradicatu biz.

Colossians 1:5

5 Ceruètan çuey beguiratzen çaiçuen sperançagatic, cein Euangelioaren eguiazco hitzaz lehen ençun vkan baituçue,

1 Timothy 1:11

11 Cein doctrina baita Iainco benedicatuaren Euangelio gloriazco niri cargutan eman içan çaitadanaren araura.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.