Matthew 21:33-41

Basque(i) 33 Berce comparationebat ençuçue. Cen aitafamiliabat, ceinec landa baitzeçan mahastibat, eta hura hessiz ingura baitzeçan, eta hartan hobibat eguin ceçan lacotzát, eta edifica ceçan dorrebat, eta aloca ciecén laborariey: eta camporat ioan cedin. 34 Bada fructuén sasoina hurbildu cenean, igor citzan bere cerbitzariac laborarietara, fructuén recebitzera. 35 Eta laborariéc harturic haren cerbitzariac, bata çaurt ceçaten, eta bercea hil, eta bercea lapida. 36 Berriz igor ceçan berce cerbitzariric lehenac baino guehiago, eta hæi halaber eguin ciecén. 37 Azquenean igor ceçan hetara bere semea, erraiten çuela, Ondraturen dute ene semea. 38 Baina laborariéc ikussiric semea erran ceçaten bere artean, Haur da primua, çatozte, hil deçagun haur, eta gatchetzan hunen heretageari. 39 Eta harturic hura iraitz ceçaten mahastitic campora, eta hil ceçaten. 40 Dathorrenean bada mahasti iabeac cer eguinen drauè laborari hæy? 41 Diotsate, Gaichto hec gaizqui deseguinen: eta bere sasoinean fructuac renda dietzoyoten berce laborariri bere mahastia alocaturen.